Sopelako Udala - Bost pertsona ikertu dituzte urtarrilean bide-segurtasunaren aurkako delituengatik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bost pertsona ikertu dituzte urtarrilean bide-segurtasunaren aurkako delituengatik

Bost pertsona ikertu dituzte urtarrilean bide-segurtasunaren aurkako delituengatik

2022ko urtarrilaren lehen hogei egunetan, Sopelako Udaltzaingoak bost pertsona jarri ditu epailearen esku, ustez bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik:

•    Bi, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik.
•    Bi, hainbat arau-hauste larrirengatik gidabaimeneko puntu guztiak galdu dituztelako.
•    Bat, epai irmo batek gidatzeko baimena kendu eta gero egiteagatik.

Urtarrilaren 2an eta 15ean alkoholdun edarien eraginpean gidatzeagatik ikertutako biak, bi kasuetan trafikoko arau-hauste bana egin ondoren eta deliturako aurreikusitako tasa (0,60 mg/l aire botatakoa) gainditu ondoren.

Puntu galeragatik ikertutako bi pertsonak Sopelan urtarrilaren 8an eta 17an jarritako ohiko dokumentazio-kontroletan harrapatu zituzten. Ibilgailuetako bat, gainera, udal-gordailura eraman zuten IAT iraungita zuela eta aseguratu gabe zegoela egiaztatu ondoren. Eta, gainera, gidariak emaitza positiboa eman zuen drogen testean.

Azken ikertua urtarrilaren 15ean harrapatu zuten, gidatzen ari zela telefonia-gailua erabiltzen. Arau-hauste horrengatik salaketa jarri ondoren, agenteek egiaztatu zuten gidabaimena aldi baterako kentzeko epailearen agindua zuela.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia