Sopelako Udala - Kontsultatu berriki eguneratutako koronabirusari aurrea hartzeko neurri espezifikoen dokumentua
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontsultatu berriki eguneratutako koronabirusari aurrea hartzeko neurri espezifikoen dokumentua

Kontsultatu berriki eguneratutako koronabirusari aurrea hartzeko neurri espezifikoen dokumentua


Eusko Jaurlaritzak berriki eguneratu du koronabirusari aurrea hartzeko berariazko neurriak argitzen dituen dokumentua. Dokumentu honek, ohiko galderei ematen dien erantzunen bidez, honako agindu hauen edukia hobeto ulertzen eta interpretatzen laguntzea du helburu:

  • AGINDUA, 2021eko urriaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, lehendakariak larrialdi egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa.
  • AGINDUA, 2021eko azaroaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez2021eko urriaren 6ko Aginduan jasotako neurriak ezartzen eta modulatzen baitira COVID-19 kutsatzeetan 14 eguneko tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gorakoa den udalerrietan -2021eko urriaren 6ko Agindua, lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun- krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa-.
  • Osasuneko sailburuarena, Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitalaren (QR) derrigortasuna ezartzen duena, 2021eko urriaren 6ko Aginduan ezarritako neurrien osagarri gisa. Lehendakariak larrialdi-egoera amaitu dela adierazi ondoren, normaltasun berrian COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriei buruzkoa da agindu hori.

Dokumentu hau interpretatzailea baino ez da, eta ez du inola ere ordezten dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako dekretuaren edukia.

Herritarren zalantzak, orain arte egin den bezala, ZUZENEAN herritarrentzako zerbitzuaren bidez bideratuko dira: https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/zuzenean-atencion-ciudadana/

Dokumentua HEMEN deskargatu dezakezu.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia