Sopelako Udala - Uribe Kostako Mankomunitateak eskualdeko zerbitzuen katalogoa jasotzen duen gida bat argitaratu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostako Mankomunitateak eskualdeko zerbitzuen katalogoa jasotzen duen gida bat argitaratu du

Uribe Kostako Mankomunitateak eskualdeko zerbitzuen katalogoa jasotzen duen gida bat argitaratu du

  • Guztira 17.000 ale banatu dira udalerri mankomunatuetako etxebizitza guztietan (Barrika, Berango, Gorliz Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) eta udalerri horietako saltoki eta ostalaritza establezimenduetan.
  • Dokumentuak Mankomunitateak bere 5 sailen bidez (Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna, Euskara, Iraunkortasuna-Ekogunea eta Kontsumoa) eskaintzen dituen zerbitzu eta programei buruzko informazio eguneratua eta zehatza jasotzen du.
  • Argitalpenaren helburua herritarrek entitateak eskaintzen dituen baliabideak eta zerbitzuak hobeto ezagutzea da eta horietaz baliatu ahal izatea.

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak zerbitzuen gida bat argitaratu du, herritarrek erakundeak eskualdean eskaintzen dituen jarduera, baliabideak eta zerbitzuak ezagutu ditzaten. Guztira aste hauetan zehar, bai herri mankomunatuetako etxebizitza guztietan (Barrika, Berango, Gorliz Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz), bai udalerri horietako denda eta ostalaritza-establezimenduetan banatzen ari diren 17.000 ale argitaratu dira.

16 orrialde dituen dokumentuak mankomunitateak Uribe Kostan bizi diren 40.000 pertsona baino gehiagorentzat eskaintzen dituen zerbitzuei eta programei buruzko informazio eguneratua eta xehatua biltzen du. Gida 5 kapitulutan banatzen da: Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna, Euskara, Iraunkortasuna - Ekogunea eta Kontsumoa.

“Mankomunitatea oraindik ere oso beharrezkoa da gure eskualdean. Bere egitekoa ezinbestekoa da berau osatzen duten udalerriak behar bezala garatzeko. Datorren urtean, erakundeak 30. urteurrena beteko du, eta denbora horretan zehar baliabideak optimizatzen eta zerbitzu sorta sendotzen joan gara, betiere Uribe Kostako herritarren bizi-kalitatea eta baldintzak hobetzeko asmoz" azpimarratu du Josu Landaluze erakundeko presidenteak.

Landaluzek dio, oso garrantzitsua dela informazio hau guztia dokumentu bakar batean biltzea eta herritarrei zuzenean hurbiltzea, eskura dituzten baliabide guztien berri izan dezaten. "Ziur gaude gida hau tresna eraginkorra izango dela Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak gehiago jakinarazteko eta herritarrek egiten dugun lana hobeto ezagutzeko eta horri onura atera diezaioten. Horixe da modu ulergarri, hurbil eta argigarrian argitaratu dugun gida honen helburu nagusia", adierazi du Landaluzek.

Mankomunitatetik adierazi dute, egunez egun herritarrak eta erakundea lotzen dituzten kudeaketa, baliabide eta izapide guztiak errazteko lanean jarraitzeaz gain, orain arte eskaintzen diren zerbitzu guztiak hobetzeko ahalegina egiten jarraituko dutela. Erakundearentzat lehentasuna da eskura dituen baliabideak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzea, Mankomunitatea bera osatzen duten udalerrientzat kohesio- eta aurrerapen-topagune izan dadin, udalerri bakoitzaren ezaugarriak errespetatuz eta bakoitzaren behar berezietara egokituz.

Gida osoa HEMEN kontsulta daiteke.


 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia