Sopelako Udala - Zabalik da Familien eta Hezkuntzaren VII. Topaketetan izena emateko epea
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zabalik da Familien eta Hezkuntzaren VII. Topaketetan izena emateko epea

Zabalik da Familien eta Hezkuntzaren VII. Topaketetan izena emateko epea

  • Uribe  Kostako  Mankomunitateak  antolatuta,     7  hitzaldi  egingo  dira azaroaren 15etik 24ra.
  • Jardunaldi guztiak Haur Hezkuntzako teknikaria eta adimen emozionalean aditua den Gurutze Diez Rodrigok emango ditu. Saioak aurrez aurre edo on-line jarraitu ahal izango dira Zoom plataformaren bidez.



Eskualdeko haurren eta familien ongizatea hobetzen jarraitzeko   helburuarekin,   Uribe   Kostako   Zerbitzuen   Mankomunitateko   Gizarte Hezkuntza  Artekaritza (GHAZ)  eta  Adikzioak  Prebenitu  eta  Osasuna  Sustatzeko Zerbitzuak, Familien eta Hezkuntzaren Topaketen edizio berri bat jarri dute abian.

Zazpigarren edizio honetako saioak azaroaren 15etik 24ra egingo dira. Gurutze Diez  Rodrigo Haur Hezkuntzako teknikaria eta adimen emozionalean adituak 7 hitzaldi  emango ditu. Saio horiek aurrez aurre zein Zoom plataformaren bidez eskainiko dira.  Bertan on-line jarraitu ahal izango dira, eta linka saioaren egunean bertan bidaliko zaie  onartutakoei.

Parte hartu nahi duten pertsona guztiek azaroaren 10era (barne) arteko epea izango  dute  on-line  formulario    hau  betetzeko:  https://forms.gle/L6xJAGcy3VQVPoXM6  .  Saioek gutxienez 12 pertsona izan beharko dituzte izena emanda. Onartuen zerrenda eta saioen formatua webgunean azaroaren 12an argitaratuko dira.

Saio guztiak ezberdinak dira, eta pertsona guztiek aukera izango dute nahi beste  saiotan parte-hartzeko, nahiz eta norberaren erreferentziazko ikastetxean ez izan. Era  berean, ia tailer guztiak gaztelaniaz izango dira, Elortza Ikastetxean eta Ander Deunan  antolatutakoak izan ezik. Informazio gehiagorako: 665 739 395 (Mikel) eta 688 699 454  (Jurdana).

TAILERREN EGITARAUA

•     “Zure burua zaindu, zaindu ahal izateko”, azaroak 15, 16:30-18:00, Lemoizko
Ikastetxean.
•    “Amatasun/aitatasun  itxaropenak  versus  errealitatea”,  azaroak    16,    16:30-
18:00, Gorlizko Ikastetxean.
•    “Bikotea eta hazkuntza”, azaroak 17, 17:15-18:45, Plentziako Ikastetxean.
•     “I. Norberaren burua zaintzeko gunea”, azaroak 19, 16:30-18:00, Urdulizko
Elortza Ikastetxean.
•     “II. Norberaren burua zaintzeko gunea”, azaroak 22, 16:30-18:00, Ander Deuna
Ikastolan.
•     “Egunean eguneko estresa kudeatzea”, azaroak 23, 17:00-18:30, Sopelako
Zipiriñe Ikastetxean.
•     “Komunikazioa   falimia   barruan”,   azaroak     24,     16:30-18:00,   Berangoko
Berangoeta Kultur Etxean (Berangoko eskola ondoan)



 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia