Joan den ekainaren 1ean argindarraren faktura berria indarrean sartu eta kontsumitzaileentzat aldaketa nabarmenak izan ondoren, Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak hitzaldi informatibo bat antolatu du horri buruzko zalantzak argitu eta faktura energetikoa hobeto ulertzeko helburuarekin.
“Herritarren aldetik, ezjakintasun handia dago aldaketa horren arrazoien eta argiaren fakturan izan dezakeen eraginaren inguruan. Gure asmoa da herritarrei behar duten informazio guztia ematea eta kezkatzen dituzten eguneroko gaiei buruzko zalantzak argitzea”, azpimarratu du Josu Landaluzek, Mankomunitateko lehendakariak.
Hitzaldia azaroaren 18an izango da, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Ekoguneko lokalean (Gatzarriñe 10, Larrabasterra, Sopela). Tailerra bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, faktura elektriko berriari buruzko alderdi nagusiak azalduko dira (30 minutu: merkatu elektrikoari buruzko azalpen laburra, egungo testuingurua, faktura berria, etorkizuneko erronkak...). Bigarren eta azken zatian, kontsumitzaileek izan ditzaketen galderei erantzungo zaie eta 15-20 minutuko solasaldi txiki bat egingo da.
Saio honetara joan ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
helbide elektronikoaren bidez, honako informazio hau betez: izena, abizenak, NANaeta Udalerria.
Izena emateko imprimakia HEMEN