Sopelako Udala - Mankomunitateak energia-faktura berria ulertzeko hitzaldi informatiboa antolatu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Mankomunitateak energia-faktura berria ulertzeko hitzaldi informatiboa antolatu du

Mankomunitateak energia-faktura berria ulertzeko hitzaldi informatiboa antolatu du

  • Saioa  azaroaren    18an  izango,  osteguna,  arratsaldeko    18:00etan Ekoguneko   lokalean    (Gatzarriñe    10,   Larrabasterra,   Sopela). Hitzaldiaren helburua kontsumitzaileei beharrezko informazio guztia  ematea eta kezkatzen dituzten eguneroko gaiei buruzko zalantzak  argitzea da.
  • Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera e-maila bidaliz.

Joan den ekainaren 1ean argindarraren faktura berria  indarrean sartu eta kontsumitzaileentzat aldaketa nabarmenak izan ondoren, Uribe  Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak hitzaldi informatibo bat antolatu du  horri buruzko zalantzak argitu eta faktura energetikoa hobeto ulertzeko helburuarekin.

“Herritarren aldetik, ezjakintasun handia dago aldaketa horren arrazoien eta argiaren fakturan izan dezakeen eraginaren inguruan. Gure asmoa da herritarrei behar duten informazio guztia ematea eta kezkatzen dituzten eguneroko gaiei buruzko zalantzak argitzea”, azpimarratu du Josu Landaluzek, Mankomunitateko lehendakariak.

Hitzaldia azaroaren     18an izango da, osteguna, arratsaldeko 18:00etan Ekoguneko lokalean (Gatzarriñe 10,  Larrabasterra,  Sopela).  Tailerra  bi  zatitan  banatuko  da. Lehenengoan, faktura elektriko berriari buruzko alderdi nagusiak azalduko dira (30 minutu: merkatu elektrikoari buruzko azalpen laburra, egungo testuingurua, faktura berria, etorkizuneko erronkak...). Bigarren eta azken zatian, kontsumitzaileek izan ditzaketen galderei erantzungo zaie eta 15-20 minutuko solasaldi txiki bat egingo da.

Saio   honetara   joan   ahal   izateko,   aldez   aurretik   izena   eman   beharko   da E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren bidez, honako informazio hau betez: izena, abizenak, NANaeta Udalerria.

Izena emateko imprimakia HEMEN

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia