Sopelako Udala - Sopelako Udalak kontsulta publiko bat bideratuko du animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzailearen aldaketari buruz

Sopelako Udalak kontsulta publiko bat bideratuko du animaliak edukitzeko eta babesteko ordenantza arautzailearen aldaketari buruz


Sopelako Udalak parte-hartze prozesu bat hasiko du animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal-ordenantza aldatzeko xedearekin.

Animalien udal-ordenantza honen helburu argienetako bat herritarren eta animalien arteko bizikidetzan eragin zuzena izan dezaketen gatazkak antolatzea izango da. Ordenantza honek zentzu praktiko nabarmen horri jarraitzen dio, animalien titularrei betebehar multzo bat ezarriz, animaliek gizartean izan ditzaketen arriskuak minimizatzeko, bizikidetza sozial egokia bermatzen saiatuz eta edukitza arduratsuaren beharra azpimarratuz.

Ekimenaren bidez arazo hauek konpondu nahi dira:

• Udalerrian finkatutako kolonia felinoen kontrol handiagoa garatzea. Horiek kudeatuz, harrapaketa-, esterilizazio- eta itzulera-prozedura bat arautzea proposatzen da.

• Kontuan hartuta Sopelako udalerriak hainbat berdegune dituela, hainbat eremu mugatu nahi dira animaliak aske egon daitezen, txakur arriskutsutzat hartzen ez badira.

• Herritarren eta animalien arteko bizikidetzan eragin zuzena izan dezaketen gatazken antolamendua; beraz, arau-hauste eguneratu berriak sartuz, gerta daitezkeen egoera eta gatazka gehiago bildu nahi dira.

• Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, administrazio-hizkera modu inklusiboan erabiltzeko beharra proposatzen da aldaketa honetan.

Kontsulta publikoa

Kontsulta publikoa egiteko epea hamar egun baliodunekoa izango da, 2021ko irailaren 29tik 2021eko urriaren 13ra arte. Epe horretan, interesdunek beren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 9/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako lekuetan:

• Sopelako Udalaren erregistro elektronikoan: sopela.egoitzaelektronikoa.eus

• Posta-bulegoetan, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

• Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.

• Sopelako Udaleko erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan, 09: 00etatik 13:30etara.

Informazio guztia HEMEN.