Sopelako Udala - Zuntz optikoko kable baten instalazioak Arriatera hondartzako zenbait guneri eragingo die irailaren 6tik 15era
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuntz optikoko kable baten instalazioak Arriatera hondartzako zenbait guneri eragingo die irailaren 6tik 15era

Zuntz optikoko kable baten instalazioak Arriatera hondartzako zenbait guneri eragingo die irailaren 6tik 15era

  • Lan hauek Grace Hopper proiektuaren parte dira, itsaspeko telekomunikazio-kable bat (zuntz optikoa) martxan jartzeko. Zuntz optikoko kable honen bidez, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Espainia lotuko dituzte.


Irailaren 6tik 15era bitartean lurpean zuntz optikoko kable bat jartzeko Arriaterako hondartzan egingo diren obrak direla eta, beharrezkoa izango da hondartzako hainbat eremu eta sarbide okupatzea.

Lan hauek Grace Hopper proiektuaren parte dira, itsaspeko telekomunikazio-kable bat (zuntz optikoa) martxan jartzeko. Zuntz optikoko kable honen bidez, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Espainia lotuko dituzte.

Laburbilduz, ondorengo fase hauetan egingo dira lanak:

- Irailak 6: 20:30etik aurrera hasiko dira lanak. Egun honetan, hurrengo egunetan beharko dituzten makinak ekarriko dituzte.

-  Irailak 7: Lurreko lantaldearen iritsiera eta hondartzaren prestaketa.

-  Irailak 8: Kablearen lurreratze eguna.

- Irailaren 9tik 15era: kanabera-erdiak instalatzea, kablea lurperatzea azaleratutako hondartzan, eta hondartza zaharberritzea eta egokitzea. Kablea itsasoan lurperatzea. Egun horietan, urpekariak itsasontzien bidez seinaleztatuko dira. Beharrezko izango da kablearen alde bietara 50 metroko distantziako babes eremua ezartzea.

Sopelako Udalak lan hauek sor ditzaketen eragozpenak ulertzen ditu, baina ezin izan dira beste data batzuk adostu, neurri horretako lanen zailtasun teknikoak uda garaian egitea eskatzen baitu.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia