Sopelako Udala - Uribe Kostako mankomunitatearen adierazpena Plentziako udalerrian gertatutako eraso matxistagatik
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Uribe Kostako mankomunitatearen adierazpena Plentziako udalerrian gertatutako eraso matxistagatik

Uribe Kostako mankomunitatearen adierazpena Plentziako udalerrian gertatutako eraso matxistagatik


Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalek –Barrikak, Berangok, Gorlizek, Lemoizek, Plentziak, Sopelak eta Urdulizek– euren gaitzespenik irmoena eta sumindurarik sakonena adierazi nahi dituzte Plentziako udalerrian gertatutako eraso matxistagatik. Jazotako gertaera delitu bat da, pertsonen osotasun fisiko eta moralaren aurkako atentatua dena, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larria ere bai. Aipatutako udalek guztiz arbuiatu eta errefusatzen dute gertakaria, eta benetako babesa eman nahi diote emakumeari, bai eta familiari eta ingurune hurbilenari ere.

Gogorarazi behar dugu, era berean, eraso sexualak eta sexistak gizartean eta eguneroko bizitzan gertatzen den indarkeria matxistaren isla direla, eta, hori, bai eremu publikoan, bai pribatuan.

Indarkeria horren oinarrian berdintasunik eza eta diskriminazioa daude, eta gizarte matxista eta patriarkal batek eusten dio jokabide horri; izan ere, gizarte mota horrek gizonen mende jartzen ditu emakumeak eta beste genero-identitate batzuk, non indarkeria kontrol sozialerako funtsezko tresna baita desberdintasunari eusteko eta hori betikotzeko.

Ildo horretan, arbuiatzen dugu emakumeak errespetatzen ez dituen jokabide oro, keinu eta jarrera sexistetatik hasi eta muturreko erasoetaraino.

Horregatik, gizarte justu eta berdintasunezkoa lortze aldera, herritar guztiei eskatzen diegu ez daitezela izan inolako eraso sexistaren konplize, eta, beraz, zero tolerantziazko eta zero inpunitatezko jarrera izan dezatela, eraso matxisten aurrean erantzukizun indibiduala eta kolektiboa bultzatuz.

Sopelan, 2021eko abuztuaren 31an

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia