Sopelako Udala - Sopelako Udalak 5 peoi, 2 administrari eta arkitekto bat kontratatzeko prozesua ireki du

Sopelako Udalak 5 peoi, 2 administrari eta arkitekto bat kontratatzeko prozesua ireki du

 

Sopelako 2021eko Toki Enplegu Programaren barruan, 5 peoi, 2 administrari eta arkitekto bat kontratatzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea ireki da, 3 hilabetez lanaldi osoan aritzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko ekainaren 15ean hasiko da eta 2021eko ekainaren 24an amaituko (biak barne).

Eskabideak Uribe Kostako Behargintzak Berangoko Karabiazpi 1 kalean dituen bulegoetan aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

Deialdiaren oinarriak hemen daude eskuragarri.

Deskargatu eskabidea hemen.