Sopelako Udala - Sopelako Udalak kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio plegua onartu du

Sopelako Udalak kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio plegua onartu du


Horrela, 850 m2 inguruko eraikin bat egingo da Abadesolon, gaur egungo kiroldegiaren ondoan. Eraikin horri pasabide baten bidez lotuko zaio eta bertan bilduko da aretoko jarduera guztia (fitnessa, gimnasia, etab.).

Urkoren harrerako eraikinak aretoko jarduerak hartzen jarraituko du instalazio berria eraiki arte, eta, ondoren, lokalak udalerriko kultur eta kirol taldeei uzteko erabiliko dira.

Era berean, kaleko kirol-jarduera guztia Urko kiroldegian kokatuko da. Bertan, saskibaloiko pistak dauden atzeko aldean, estalitako hiru padel pista jarriko dira, eta horien hormetan rokodromo bat eraikiko da. Era berean, skate pista txiki bat ere egokituko da.

Saskibaloiko pistak dauden kiroldegiaren kudeaketa ez da kontratuan sartuko, eta Ugeragak kudeatuko du, egungo gainerako alorrekin batera.

Agiri berri honetan segurtasun kameretan, wifi berri batean eta txikileku batean inbertsioak egitea ere aurreikusten da.

Langileen egonkortasuna

Kontratu berri honek Sopelako kirol-instalazioetako langileen lan-baldintza hobeago batzuetan eragitea aurreikusten da.

Sopelako Udalak hitzarmena indartu du, inbertsio berrietatik sortzen den jarduera gehigarri orok langileen partzialtasuna murriztea eragin dezan.