Sopelako Udala - Sopelako Udalak kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio plegua onartu du
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio plegua onartu du

Sopelako Udalak kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio plegua onartu du

  • Sopelako Udalak udalerriko kirol instalazioak kudeatzeko lizitazio plegua onartu du. 15 urterako pleguak dira (5 urtez luzatu daitezke); horien arabera, besteak beste, enpresa esleipendunak 2,8 milioi euro inbertitu beharko ditu datozen bi urteetan sopeloztarren instalazioak hobetzeko.


Horrela, 850 m2 inguruko eraikin bat egingo da Abadesolon, gaur egungo kiroldegiaren ondoan. Eraikin horri pasabide baten bidez lotuko zaio eta bertan bilduko da aretoko jarduera guztia (fitnessa, gimnasia, etab.).

Urkoren harrerako eraikinak aretoko jarduerak hartzen jarraituko du instalazio berria eraiki arte, eta, ondoren, lokalak udalerriko kultur eta kirol taldeei uzteko erabiliko dira.

Era berean, kaleko kirol-jarduera guztia Urko kiroldegian kokatuko da. Bertan, saskibaloiko pistak dauden atzeko aldean, estalitako hiru padel pista jarriko dira, eta horien hormetan rokodromo bat eraikiko da. Era berean, skate pista txiki bat ere egokituko da.

Saskibaloiko pistak dauden kiroldegiaren kudeaketa ez da kontratuan sartuko, eta Ugeragak kudeatuko du, egungo gainerako alorrekin batera.

Agiri berri honetan segurtasun kameretan, wifi berri batean eta txikileku batean inbertsioak egitea ere aurreikusten da.

Langileen egonkortasuna

Kontratu berri honek Sopelako kirol-instalazioetako langileen lan-baldintza hobeago batzuetan eragitea aurreikusten da.

Sopelako Udalak hitzarmena indartu du, inbertsio berrietatik sortzen den jarduera gehigarri orok langileen partzialtasuna murriztea eragin dezan.


Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia