Sopelako Udala - Arrietara hondartzak telesail baten grabaketa hartuko du datorren ekainaren 1ean

Arrietara hondartzak telesail baten grabaketa hartuko du datorren ekainaren 1ean

 


Sopelako Arrietara hondartzak telesail baten grabaketa hartuko du ekainaren 1ean, hareatzaren mendebaldean. Hori dela eta, telesaileko talde teknikoak jaitsiera furgonetekin beteko du eta aparkalekuaren zati bat autoekin.

Filmaketa honek ez du, inolaz ere, hondartza ixtea ekarriko, baina filmaketaren arduradunek pasabidea eragotziko dute filmatzen ari diren uneetan, eta hareatzaren bisitariei pausu alternatiboak ematen saiatuko dira.