Sopelako Udala - Udal zerbitzu teknikoaren txostena Asu eremuko trafiko-eskemaren berrantolaketaren proposamenari buruz.
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udal zerbitzu teknikoaren txostena Asu eremuko trafiko-eskemaren berrantolaketaren proposamenari buruz.

Udal zerbitzu teknikoaren txostena Asu eremuko trafiko-eskemaren berrantolaketaren proposamenari buruz.

Sopelako Udaleko “Obra eta Zerbitzuak” arloak Asu eremuko trafiko-eskema berrantolatzea proposatu du.


Eremu hori batez ere dentsitate txikiko bizitegi-ekipamenduz osatuta dago, baina etengabe hazten ari da, eta etorkizun hurbilerako hainbat etxebizitza-sustapen berri aurreikusten dira.


Inguru horretako trafikoaren konfigurazioak bi noranzkoetan ditu bide gehienak. Beraz, ibilgailuen zirkulaziorako erreiak murriztu daitezke, kudeaketa baldintzatu barik, eta azalera berria aparkaleku kopurua handitzeko aprobetxatu. Gainera, neurri horrek gaur egun bidegurutzeek duten zirkulazio ahalmena handituko du eta bide-segurtasuna areagotuko du.


Proposatzen dugun neurria da Asu eta Martxoak 8 kaleetan zirkulazio-errei bat kentzea, zehatz-mehatz, Asun iparralderako zirkulazio-noranzkoa eta Martxoak 8 kalean hegoalderako zirkulazio-noranzkoa. Bi kale horietako bideetan aparkalekuen konfigurazioa aldatzeko, erabilgarri dagoen azalera berria erabiltzea proposatzen dugu, linean aparkatzeko plazak bateriara aldatuz.

Asu kaleak zirkulazio-errei bat galduko du, eta Loiola Ander Deunarako erreia bakarrik mantenduko du. Martxoak 8 kaleak ere zirkulazio-errei bat galduko du, eta Ingestabasorako erreia bakarrik mantenduko du, salbu eta  Bidebarri kalearekiko bidegurutzeraino doan  erreiaren hasierako zatian; tarte horretan zirkulazioaren bi noranzkoak mantenduko dira.


Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia