Sopelako Udala - Maiatzetik aurrera, Udalbatzaren bilkura guztiak telematikoki jarraitu ahal izango dira

Maiatzetik aurrera, Udalbatzaren bilkura guztiak telematikoki jarraitu ahal izango dira

Jakinarazten da maiatzetik aurrera modu telematikoan egiten diren Udalbatzaren bilkura guztiak publikoak izango direla, eta, beraz, bertaratzeko interesa duten guztiek bere helbide elektronikoa jakinarazi beharko dutela gonbidapena egin ahal izateko, gehienez ere hogeita hamar.

Osoko Bilkurak hilabete bakoitzeko azken ostegunean egingo dira, eta, beraz, bertaratzeko asmoa eta helbide elektronikoa, gehienez ere, aste bereko asteartean jakinarazi beharko dira helbide elektroniko honetan: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. . Publiko gisa parte hartu nahi dutenek software osagarria eduki beharko dute instalatuta beren gailu elektronikoan, Zoom bidez bideokonferentzian sartu ahal izateko.

Udalak jarraibideen eskuliburu bat jarri du eskuragarri osoko bilkurak behar bezala jarraitu ahal izateko.

Edozein zalantza argitzeko, 944065500 telefono-zenbakia jarri da herritarren eskura.