Sopelako Udala - Udalak Akilino Arriolaren semipeatonalizazioari eta Jauregizar Plazaren birgaitzeari buruzko partaidetza prozesua abiarazi du herritarren iritziak jasotzeko
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Akilino Arriolaren semipeatonalizazioari eta Jauregizar Plazaren birgaitzeari buruzko partaidetza prozesua abiarazi du herritarren iritziak jasotzeko

Udalak Akilino Arriolaren semipeatonalizazioari eta Jauregizar Plazaren birgaitzeari buruzko partaidetza prozesua abiarazi du herritarren iritziak jasotzeko

 

  • Proiektu honen bidez bide-segurtasuna hobetu nahi da, eguneko zirkulazioa 2.500 ibilgailu ingurura murriztuz eta 16.000m2 baino gehiagoko pertsonentzako espazioa sortuz.
  • Apirilaren 15ean, 18:00etan, Kurtzion herritarrentzako saio irekia antolatu da. Halaber, ostiralean, hilak 16, 16:00etatik 19:00etara, eta larunbatean, hilak 17, 11:00etatik 14:00etara, informazio-karpa bat jarriko da Jauregizar Plazan, auzotarrek proiektuari buruz duten iritzia jasotzeko.

 

Sopelako Udalak proiektu garrantzitsu bat abiarazi du udalerri erdialdean oinezkoen mugikortasuna hobetzeko. Erdiguneko ibilgailuen trafikoaren zati handi bat murriztu eta bizilagunentzako ingurune atseginago eta seguruago bat bihurtzeko helburua duen ekimena da.

Proiektu honen bidez bide-segurtasuna hobetu nahi da, eguneko zirkulazioa 2.500 ibilgailu ingurura murriztuz eta 16.000m2 baino gehiagoko pertsonentzako espazioa sortuz. Zentzu horretan, San Pedro elizaren ingurua Jauregizar Plazarekin bateratzea aurreikusten da, oinezkoentzako eremu esklusibo eta aisialdirako gune bihurtuz. Esku-hartzearen ondorioz, erdialdean aparkatzeko tokiak kenduko lirateke eta trafikoa berrantolatuko litzateke. Eleizalde eta Landa Doktorearen kaleen kasuan, urtarrilean hasitako prozesuarekin jarraitzea eta zona osoa oinezkoentzako gune bihurtzea aurreikusten da, ibilgailuak bakarrik pasako dira garajeetara sartu eta ateratzeko eta zamalanak egiteko.

Bestalde, aparkalekuari dagokionez, txandaka doan aparkatzeko eremu bat diseinatzea aurreikusten da eliza parean, Bidebietan proiektatutakoaren osagarri gisa. Halaber, 170 plaza izango dituen lurrazpiko aparkalekua egiteko aukera planteatu da.

Baina “hurrengo urratsak eman baino lehen, eta aurreko okasioetan egin dugun moduan, sopeloztarren iritzia ezagutu nahi dugu, proposamen adostua lortu nahi dugu auzotarren parte-hartzetik abiatuta. Sopeloztarren ekarpenak eta iradokizunak kontuan hartzea ezinbestekoa da, azken finean, eurengatik eta eurentzako egindako proiektua da”, baieztatu du Josu Landaluze alkateak. Gauzak horrela, apirilaren 15ean, 18:00etan, Kurtzion herritarrentzako saio irekia antolatu da. Halaber, apirilaren 16an, ostirala, 16:00etatik 19:00etara eta larunbatean, hilak 17, 11:00etatik 14:00etara, informazio karpa bat instalatuko da Jauregizar Plazan, herritarrei proiektuaren inguruko informazioa eskaintzeko baita euren iritziak jasotzeko ere.

Udalak herritarrei ahotsa eman nahi die, baita euren interes eta kezketara hobekien egokitzen den proiektua diseinatu ahal izateko euren iritziak gertutik ezagutu ere, hortaz, auzokideak prozesuan parte hartzera animatzen ditu.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia