Udalak Kukullu kalean aparkatzeko seinaleak betetzeko deia egin du
- Bisitak: 765
Sopelako Udalak dei egin nahi die Kukullu kaleko bizilagunei aparkalekuak behar bezala erabiltzeko eta aparkatzea debekatuta dauden eremuak errespetatzeko.
Arau-hauste horiek behin eta berriz errepikatzen dira kale horretako biribilgunearen parean, eta, ondorioz, hondakinak biltzeko kamioiak ezin du bere lana baldintza egokietan egin, ezin baitu noranzkoa aldatu. Hondakinak biltzeko egungo sistemak, kamioiak martxaren noranzkoan soilik deskargatzen ditu edukiontziak, eskuinaldera. Biribilgunean gaizki aparkatutako ibilgailu horiek eragotzi egiten diote bertan buelta ematea eta edukiontziak jaitsierarantz hustea, ez baitu maniobrak egiteko leku nahikorik. Kasu horietan, kamioiak atzera egin behar izaten du berriro, bi edukiontzi-uharte jaso gabe utziz.
Hori guztia dela eta, Udalak aparkalekuko arauzko seinaleak betetzeko deia egiten du, hondakinak biltzeko zerbitzuak normaltasunez jarduten jarrai dezan eta inguruko bizilagunak kaltetu ez daitezen.