Sopelak Urkoko autokarabanentzako aparkalekua irekiko du Aste Santuan
- Bisitak: 1635
Beste urte batez, Sopelako Udalak, ere Urko kiroldegiko auto-karabanentzako aparkalekua irekiko du Aste Santuan zehar. Etengabe hazten ari den turismo mota bati erantzuna ematen jarraitzeko xedez, instalazioak martxoaren 31tik apirilaren 6ra arte irekita egongo dira.
Aparkalekuan 24 auto-karabanentzako lekua dago, korronte harguneekin eta ur edangarria duen iturriarekin. Halaber, eremuak zaborra botatzeko ontziak, piknika egiteko gune bat eta ur gris eta beltzak botatzeko lekua dauzka, besteak beste. Ur eta elektrizitate horniketako makinak erabili ahal izateko “jeton” txanponak saltzen dira Sopelako Turismo Bulegoan.
- 1 Jeton = 1€
- 1 Jeton = 120 litro ur
- 1 Jeton = 12 argi ordu