Sopelako Udala - Amaitu dira 10.000 metro karratuko baso-partzela bat egokitzeko lanak
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Amaitu dira 10.000 metro karratuko baso-partzela bat egokitzeko lanak

Amaitu dira 10.000 metro karratuko baso-partzela bat egokitzeko lanak

 

Sopelako Udalak belar-sastrakak kendu eta garbiketa zein mantentze lanak egin ditu Ander Deuna Ikastolaren atzealdean dagoen baso-partzela bat berreskuratzeko.

10.000 metro karratuko azalera duen udal-lursail hori mantentzeko lanak otsailean egin dira, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Tokiko Laguntzen Eskualdeko Planaren baitan sartzen dira. Plan horrek, maila lokalean enplegua eta enpresa-jarduera sustatzea du helburu.

Ildo horretan, eskualdeko hamabost bat langabek hobekuntzak egin dituzte inguru horretan, abandonatuta eta egoera txarrean zegoen eremu bat berreskuratzeko eta egokitzeko. Lursaila inbaditzen zuten belarrak, sasiak eta bestelako sastrakak kendu dira, eta segurtasun handiagoa eman zaio guneari. Era berean, bertako zuhaitz guztiak salbatu dira, haritzak eta gurbitzak, besteak beste.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia