Sopelako Udala - Sopelbus zerbitzua nobedadeekin hasi da gaur
Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelbus zerbitzua nobedadeekin hasi da gaur

Sopelbus zerbitzua nobedadeekin hasi da gaur

Orain dela ia urtebete Sopelako Udalak Sopelbusaren zerbitzua aldi baterako etetea erabaki zuen, Covid-19k sortutako osasun-krisia zela eta Estatuak ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, erabiltzaileak kutsatzeko arrisku handiko gunea izan zitekeelako.

Denbora honetan zehar, zerbitzua berriro ere martxan jartzeko lanean ibili da Udala sopeloztarren mugikortasuna erraztu eta bizi-kalitatea hobetzeko xedez. Zentzu horretan eta kontratu berria esleitu ondoren, gaurtik aurrera zerbitzua berriro ere jarriko da martxan udalerriko gune desberdinak hondartza eta metro geltokiekin lotzeko.

Zerbitzuaren berrikuntza nagusietako bat Barik txartelarekin ordaintzeko aukera izango da. Erabaki hori apirileko osoko bilkuran hartu zen, zeinak Udalaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzeko balio izan zuen, txartel hori ezarri eta aplikatzeko. Txartela Bizkaiko edozein garraio publikotan erabil daiteke, eta egindako bidaia kopuruaren eta hobarien arabera abantaila handiak eskaintzen ditu, deskontuak eginez, erabiltzailearen kolektiboaren arabera.

Nabarmendu beharreko beste berrikuntza bat errepide bidezko bidaiarien garraio publikoan Covid-19ari dagokionez aplikatuko diren neurri higieniko-sanitarioekin erlazionatutakoa da. Zerbitzua emateko bideratutako ibilgailuak desinfektatuko dira, indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen baldintzetan. Halaber, enpresa esleipendunak Garbiketa Plana ezarri beharko du. Zerbitzua eskaini duten ibilgailu guztiak egunero garbituko dira kanpotik eta barrutik (barrak, eskubandak eta lurzoruaren aspirazioa, eserlekuak eta bereziki garbiketa behar duten elementuak).

Gidariek nahitaez erabili beharko dituzte maskarak eta eskularruak, eta autobusaren barruan kartelak jarriko dira erabiltzaileen betebeharrak eta osasun gomendioak azaltzeko.

TARIFAK

Garraio titulu desberdinen tarifak Sopelako Udalaren Osoko Bilkurak bere ordenantza fiskaletan urtero onetsitakoak eta CTBk ezarritakoak izango dira, hitzartutako akordio eta hitzarmenen arabera.

  • Aldian behingo bidaia: 1,00 euro.
  • CTB Barik txartelan:
    • Udalak onartutako eta ezarritako tarifa: Creditrans arrunta 0,60 euro
  • Gainontzeko tarifak CTB-k ezarritakoak izango dira:
    • Gizatrans arrunta 0,36 euro
    • Aldi-baterakoetan CTBren tarifak aplikatuko dira.

 Ordutegiak eta bestelako informazioa:  http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/5-turismoa-turismo

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia