Sopelako Udalak lan-talde bat sortu du Sugurdialdeko bizilagunekin, beraien eskaerei erantzuteko
- Bisitak: 921
- Atzo, otsailak 3 asteazkena, Udaleko eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko ordezkariek bilera egin zuten Sugurdialdeko auzolagunekin Udalbatza Aretoan. Bilera horretan, BGP, metroko bideetatik hurbil dauden etxebizitzak akustikoki babestuko dituzten pantailak jartzeko egiten ari den obra izan zuten mintzagai.
- Udalak eta BGPk auzokideei entzuten jarraitzeko konpromisoa hartu zuten. Era berean, jarraipen bilera berriak egingo dira, eta horietan soluzio desberdinak aztertuko dira, inpaktu estetikoa gutxitzeko.
Sugurdialde kalean pantaila akustikoak jartzeko lanak hasi direla eta, eta inguruko bizilagunen eskaerei erantzunez, Sopelako Udalak lan-talde bat sortu da, auzotarren ordezkariekin, Udaleko eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko teknikariekin eta Gobernu Taldeko ordezkariekin osatua. Talde honek lanen garapena aztertzeko, hobetu daitezkeen gaiak aztertzeko eta auzotarren ekarpenak egiteko balioko du.
Duela zenbait astez geroztik, udal sopeloztarra gune horretako bizilagunen artean sortutako zalantzak jasotzen ari da. Josu Landaluze alkateak konpromisoa hartu zuen sortutako kezka guztiak BGPri (obren erakunde eskuduna) helarazteko eta bilera-dinamika bat sortzeko. Modu honetan, auzolagunek lanaren xehetasun guztiak bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte eta martxan jarri nahi diren hobekuntzak edo irtenbideak adosteko.elkarlanean aritzeko espazio bat sortu.
Lehen bilera atzo, otsailaren 3an, asteazkena, egin zen udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Bertan egon ziren Josu Landaluze alkatea bera, bi udal-teknikari, BGPko beste bi teknikari eta Sugurdialdeko hiru bizilagun, auzokideak ordezkatuz.
Bizilagunak kezkatuta agertu ziren, metroko errailetatik hurbil dauden etxebizitza blokeak akustikoki babesteko ipiniko diren 50 bat pantailen altueragatik. Pantaila hauek 182 metroko tartean jarriko dira, Sugurdialde kalearekiko paralelo dagoen bihurgunean.
Bestalde, Udaleko eta BGPko teknikariek egin asmo diren jarduketen eta obraren zergatiaren berri eman zuten, neurri handi batean nahitaez bete beharreko Europako arau-agindu bati erantzuten baitio. Bai Udalak, bai Partzuergoak, herritarren nahiekin bat datozen irtenbideak bilatzen jarraitzeko konpromisoa hartu zuten. Hala, hurrengo jarraipen-bileretan, pantailen eragin estetikoa minimizatzeko alternatibak aztertuko dira, bisualki hain gogorrak izan ez daitezen.