Sopelako merkataritza eta ostalaritza establezimenduek euren zerbitzuak sustatzen jarrai dezakete sopelazabalik.eus plataformaren bitartez
- Bisitak: 1147
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak ezarritako azken neurriak direla eta, eta ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduen itxiera berriaren aurrean, Sopelako Udalak gogorarazten du abenduan sopelazabalik web gunea abiarazi zuela Sopelako merkataritza eta ostalaritza establezimenduek euren beren produktu eta zerbitzuak erakutsi dezaten. Espazio birtual hau etengabe eguneratzen da eta negozio berriak gehitzen joango dira; zentzu horretan, beraz, izena-eman eta plataforman egon nahi duten Sopelako taberna, jatetxe edo dendek Turismo Bulegoan ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 94 406 55 19) edota sopelazabalik.eus web orrian egin dezakete.
Direktorioa bi ataletan banaturik dago: SopelaGourmet (ostalaritza eta jatetxeekin erlazionatutako lokalak) eta SopelaShop (komertzioak). Bietan erakusleihora atxikitutako negozioen argazkiak, produktuak, zerbitzuak, ordutegiak, telefonoak eta helbideak jasotzen dira, beste batzuen artean. Egun 46 establezimenduk eman dute izena (16 SopelaGourmet gunean eta 30 SopelaShopen) eta horietako askok janaria eramateko edo etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dute.
Plataforma honen bitartez, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dira sektore hauek jasaten ari diren egoera zailaz, eta, aldi berean, Sopelako bizilagunak herrian kontsumitzen jarraitzera animatu nahi da.