Sopelako Udala - Jauregizar Plazako komun publikoa martxan da

Jauregizar Plazako komun publikoa martxan da

Sopelako Udalak Jauregizar Plazan kokatzen den komun-kabina auto-garbitzailea martxan ipini du. Zortzi urtez zerbitzurik gabe egon ondoren eta azken asteetan funtzionatzeko beharrezkoak diren sistema elektrikoak nahiz saneamendukoak egokitu ostean, sopeloztarrek dagoeneko garbiketa- eta desinfekzio-sistema automatizatua duen komun hau erabilgai dute.