Jauregizar Plazako komun publikoa martxan da
- Bisitak: 1670
Sopelako Udalak Jauregizar Plazan kokatzen den komun-kabina auto-garbitzailea martxan ipini du. Zortzi urtez zerbitzurik gabe egon ondoren eta azken asteetan funtzionatzeko beharrezkoak diren sistema elektrikoak nahiz saneamendukoak egokitu ostean, sopeloztarrek dagoeneko garbiketa- eta desinfekzio-sistema automatizatua duen komun hau erabilgai dute.