Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Bidebieta kaleak txandakako aparkatze sistema berri izango du

Bidebieta kaleak txandakako aparkatze sistema berri izango du

 

  • Udalak udalerriko erdiguneko kale honetako aparkalekua arautuko duen ordenantzaren hasierako onarpena egin du, aparkatzea errazteko eta guneko establezimenduetan erosketak sustatzeko xedez.
  • Aparkatzea doakoa izango da, gehienez ere ordubete eta 30 minutuz (90 minutu). Ordutegia honako hau izango da: astelehenetik zapatura 9:00etatik 13:30era; eta astelehenetik barikura 16:00etatik 20:00etara. Aparkatzeko baimena ematen duen tiketa erakutsi beharko da haizetakoaren barruan. Tiket hori ibilgailua aparkatu ondoren hartu behar da tiket-makinan.

Sopelako Udalak hasierako onarpena eman dio Bidebieta kalean (Sabino Arana eta Laubide kaleen artean, Gernika plazaraino), ibilgailuen aparkaleku mugatua arautzen duen ordenantzari. Ordenantza honen helburua trafikoa antolatzen eta hobetzen laguntzea da, espazio- eta denbora-mugak ezarriz. Horrela, Udalak oreka handiagoa lortu nahi du udalerriko erdiguneko kaleetako batean aparkatzeko eskaintzaren eta eskariaren artean.

Ordenantza honek Bidebietako hogeita hamar bat plazari eragingo die, eta inguruko merkatarien eskaera nagusi bati erantzuna ematen diogu. Sistema berri hau aktibatzeak mugikortasuna eta bezeroen joan-etorria hobetuko ditu. Beraz, aparkalekua errazten dugu herritarrek erosketak erosoago egin ditzaten, tokiko ekonomia suspertzen lagunduz” adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Gunea behar bezala seinaleztatuta egongo da, bai bertikalki bai horizontalki, eta aparkalekuak doakoa izaten jarraituko du. Gehienez ere ordubete eta 30 minutu aparkatu ahal izango da. Epe hori igarotakoan, ezin izango da berriro ere gune arautuan aparkatu 2 ordu pasatu arte. Aparkaldi mugatuaren ordutegia astelehenetik zapatura, 9:00etatik 13:30era; eta astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara izango da.

Gune mugatu honetan aparkatzeko, horretarako baimena ematen duen tiketa erakutsi beharko da haizetakoaren barruan, kanpotik ondo ikusteko moduan. Tiket hori ibilgailua aparkatu ondoren hartu behar da tiket-makinan. Ordenantzan jasotako arauren bat hausteagatiko zigorrak 15 eta 90 euro bitartekoak izango dira.

Motozikletak, VMP ibilgailuak, bizikletak (betiere aparkaleku mugaturako seinaleztatutako plazak okupatzen ez badituzte), zamalanak egiten ari diren ibilgailu komertzialak edo Udalaren baimena dutenek, auto-taxi ibilgailuak, larrialdietako ibilgailuak edo dibertsitate funtzionala edo bereziki egokitua duten pertsonen autoak, besteak beste, ordenantza honetatik kanpo geratzen dira.

Gogoratu beharra dago Udalak, ordenantza egiteko kontsulta publiko bat jarri zuela martxan. Hala, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beraien iritziak eta ekarpenak helarazteko aukera izan zuten uztailean eta abuztuan zehar egindako prozesu parte hartzaile honetan.

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia