Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopela Gurea: Argibideak iraileko Bilkurako emaitzen zentzuan

Sopela Gurea: Argibideak iraileko Bilkurako emaitzen zentzuan

 

Azaroko Sopela Gurea udal aldizkarian argibide txiki bat gaineratu da Sopelako Udalak 2020ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuraren emaitzetan(7. orrialdea)

Lehenengo bi puntuetan azaldu da Osoko Bilkurak, gehiengoz, gai horiek mahai gainean uztea erabaki duela:

  • URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEAREN ESKU UZTEA SOPELAKO UDALARENETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN KUDEAKETA, “GAZTEDI BIZKAIA 2020” PROIEKTUA EZARRI, BULTZATU ETA GARATZEKO. (2760/2020 ESPEDIENTEA):

- Alde: EAJ-PNV (7), PSE-EE (1), EH BILDU (6)

- Abstentzioa: ELKARREKIN SOPELA PODEMOS (2), DB-TU (1)

  • ONARTZEA SOPELAKO KIROL-INSTALAZIOEN EMAKIDA-KONTRATUAREN OREKA EKONOMIKOA BERREZARTZEA, OSASUN-ALERTAK EZARRITAKO ALARMA-EGOERAREN ONDORIOZ INSTALAZIOAK ITXI EGIN DIRELAKO(1043/2020 ESPEDIENTEA):

- Alde: EAJ-PNV (7) y PSE-EE (1), EH BILDU (6), ELKARREKIN SOPELA PODEMOS (2)

- Kontra: DB-TU (1)

Abenduko Sopela Gurean dagokion argibidea egingo da.

Esteka honetan aldizkaria egindako argibideekin kontsulta dezakezue: http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/3-sopela-gurea

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia