Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Eusko Jaurlaritzak pertsonen mugikortasuna udalerrietara mugatuko du

Eusko Jaurlaritzak pertsonen mugikortasuna udalerrietara mugatuko du

Egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak prebentzio-neurri berriak bilduko dituen dekretua argitaratuko du. Neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: pertsonek udalerrira zirkulatzeko duten askatasuna mugatzea, gaueko ordutegian mugikortasuna mugatzea (23: 00etatik 06: 00etara) eta pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egotea gehienez ere seiren mende egongo da. Neurri horien helburua da koronabirus bidezko infekzioen hedapenari eustea.

Arau horiek eztabaidatu eta adostu dira Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Kontseiluan (LABI).

NEURRI AIPAGARRIENAK

BAT - Gauez zirkulatzeko askatasuna mugatzea (23: 00etatik 06: 00etara).

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluan aurreikusitako jarduerak egiteko bakarrik zirkulatu ahal izango dute pertsonek erabilera publikoko bideetatik edo espazioetatik. Beharrezko jarduera horien artean, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: osasun-jarduerak, lanekoak, profesionalak, hezkuntzakoak, adinekoak edo adingabeak zaintzea.

BI- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta irteteko mugak.

Horrez gain, mugatu egiten da pertsonek bizilekua finkatuta duten udalerriko mugarte bakoitzean pertsonak sartzeko eta irteteko modua. Jarduera sozioekonomikoak egiteko, ohiko igarobideko udalerri mugakideen arteko mugikortasuna baimenduko da.

Puntu honetarako jasotako salbuespenak dira, halaber, osasun-arlokoak, lan-arlokoak, profesionalak, hezkuntzakoak, menpekoen, adinekoen edo adingabeen zaintzakoak, besteak beste.

HIRU - Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egoteko muga: gehienez 6 pertsona.

Salbuespenak izango dira bizikideak izatea.

Indargabetuta geratuko dira dekretu honetan eta haren eranskinean ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko eta beheragoko arau eta egintza guztiak, eta, bereziki, indargabetuta geratzen dira Osasun sailburuaren 2020ko urriaren 22ko Aginduak, osasun publikoaren arloan prebentzio-neurri espezifikoak hartu zituztenak.

Dekretu honetan aurreikusitako neurrien jarraipena eta etengabeko ebaluazioa egingo da, gehienez ere 15 eguneko epean, egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko. Ondorio horietarako, neurriak luzatu, aldatu edo ondoriorik gabe utzi ahal izango dira.

Informazio gehiago (XEDAPEN OROKORRA): http://sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/6-orokorra-general

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia