Hasiera batez onartu dira hilerriaren araudiaren aldaketa eta kaleko salmenta arautzen duen ordenantza

 

Sopelako Udalak, 2020ko irailaren  30ean, hasiera batez onartu du Sopelako Udal Hilerriaren Araudiaren aldaketa eta Sopelako udalerriko Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantza.

Dagozkion espedienteak jendaurrean jartzen dira eta interesdunei entzunaldia ematen zaie, eta hurrengo egunetan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-oholean argitaratuko dira da. BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, sopeloztarrek 30 eguneko epea izango dute erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko. Udalbatzak ebatziko ditu erreklamazio edo iradokizun horiek.

Epe horretan erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten ez bada, behin betiko onartutzat joko dira, Osoko Bilkurak berariazko erabakirik hartu behar izan gabe.

DOKUMENTUAK: