Sopelako Udala - Sopelak Barinatxeko hondartzara doan pasealekua berrireki du

Sopelak Barinatxeko hondartzara doan pasealekua berrireki du

 

Sopelako Udalak ekainean Barinatxeko hondartzara doan pasealekuko hegal batean izandako erorketa baten ondorioz itxitako paseoa berriro ireki zuen atzo. Udalak 240.000 euro bideratu ditu, aurreikuspen guztiak betez, hiru hilabeteko iraupena izan duten  konponketa lanak egitera.

Zehazki, oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta prebentzio-neurri gisa, sarbidea zintaz eta hesiz moztu ondoren inguruaren azterketa geoteknikoa egin zen, zein sendotze-neurri har zitezkeen aztertzeko, eta, hartara, soluzioari ahalik eta lasterren ekiteko. Horrela, segurtasuna bermatzeko eta hareatza babesteko konpromisotik abiatuta, Udalak modu subsidiarioan egin ditu hegala eusteko eta egonkortzeko obra hauek.