Sopelako Udala - Sopelak 20 luminaria berri ditu semaforoek arautzen ez dituzten zebra-pasabideetan

Sopelak 20 luminaria berri ditu semaforoek arautzen ez dituzten zebra-pasabideetan

 

Sopelak kaleko  argiteria publikoaren azpiegitura berritzen eta indartzen jarraitzen du. Izan ere, oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak luminaria berriak jarri ditu semaforoak ez dituzten udalerriko bide nagusietako zebrabideetan.

Zehazki, Udalak 40.000 euro (BEZa kanpo) bideratu ditu Akilino Arriola, Loroño, Urgitxieta eta Sabino Aranako guneetan LED teknologiadun hogei farola instalatzera.

Jada martxan dauden farola berriek “ikuspen-baldintzak oinarri hartuta, gidari eta oinezkoen eta inguruko ondasunen segurtasuna bermatzeko balioko dute, baita gaueko ikusmen giro atsegin bat ezartzeko ere” baieztatu du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Gauzak horrela eta sopeloztarren eskaerei erantzunez, Udalak urrats berri bat eman du udalerriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorrean. Are gehiago, alkateak gaineratu duenez, “kaleko argiteria ezinbesteko zerbitzua da udalerrian, beraz,  herriko beste leku batzuetan farola berriak jartzeko aukera aztertzen ari gara”.