Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak 20 luminaria berri ditu semaforoek arautzen ez dituzten zebra-pasabideetan

Sopelak 20 luminaria berri ditu semaforoek arautzen ez dituzten zebra-pasabideetan

 

  • 40.000 euro inguru inbertitu dira (BEZa kanpo) Akilino Arriola, Loroño, Urgitxieta eta Sabino Aranan LED teknologia duten hogei farola jartzeko.
  • Gidarien, oinezkoen eta inguruko ondasunen segurtasuna bermatu nahi da, baita herritarrei gauez giro atsegina eman ere.

Sopelak kaleko  argiteria publikoaren azpiegitura berritzen eta indartzen jarraitzen du. Izan ere, oinezkoen eta gidarien segurtasuna bermatzeko helburu nagusiarekin, Sopelako Udalak luminaria berriak jarri ditu semaforoak ez dituzten udalerriko bide nagusietako zebrabideetan.

Zehazki, Udalak 40.000 euro (BEZa kanpo) bideratu ditu Akilino Arriola, Loroño, Urgitxieta eta Sabino Aranako guneetan LED teknologiadun hogei farola instalatzera.

Jada martxan dauden farola berriek “ikuspen-baldintzak oinarri hartuta, gidari eta oinezkoen eta inguruko ondasunen segurtasuna bermatzeko balioko dute, baita gaueko ikusmen giro atsegin bat ezartzeko ere” baieztatu du Josu Landaluze Sopelako alkateak.

Gauzak horrela eta sopeloztarren eskaerei erantzunez, Udalak urrats berri bat eman du udalerriko argiteria publikoaren kudeaketa eraginkorrean. Are gehiago, alkateak gaineratu duenez, “kaleko argiteria ezinbesteko zerbitzua da udalerrian, beraz,  herriko beste leku batzuetan farola berriak jartzeko aukera aztertzen ari gara”.

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia