Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako Udalak OHZ eta Ibilgailuen gaineko zergak izoztea erabaki du

Sopelako Udalak OHZ eta Ibilgailuen gaineko zergak izoztea erabaki du

  • Diru-bilketaren beherakada dela eta, Sopelak Udalkutxa Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren diru-sarrerak gutxituko ditu, %20ko murrizketa aurreikusten da.
  • Kalez kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena izan zen atzoko osoko bilkuran jorratutako beste puntu garrantzitsu bat.

Atzo arratsaldean egindako osoko bilkurak, hurrengo ekitaldian, herritarren poltsikoetan eragin handiena duten udal zergetako biren izozketa onartzeko balio izan zitzaion Sopelako Udalari; Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ), besteak beste.

Ez da herritarrak itotzeko unea. Jasaten ari garen krisia, zein  Sopelako familia askok pairatzen duten estutasun ekonomikoa ondo baino hobeto ezagutzen dugu. Hori dela eta, udal-zerga nagusiak izozteaz gain, zerga-onurak eta zergadunei ordaintzeko erraztasunei ere eutsiko diegu” baieztatu du Josu Landaluze Sopelako alkateak. Landaluzek azpimarratu du 2021eko proposamen fiskal guztiak Covid-aren ondorio sanitario eta ekonomikoek markatuko dituztela. Testuinguru horretan, udal-kutxen diru-sarrerek murrizketa nabarmena izango dute, eta nekez beteko dituzte toki-administrazioak bere gain hartu behar dituen gastuak. Nolanahi ere, alkateak azpimarratu duenez, “Udalaren helburu nagusietako bat zerbitzu publikoen prestazioa babestea izango da, ekonomikoki hain konplikatua den une honetan”.

Diru-bilketaren beherakada dela eta, Sopelak Udalkutxa Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren diru-sarrerak gutxituko ditu, %20ko murrizketa aurreikusten da. Pandemia garaian sufritutako diru-sarreren beherakada nabarmenaz gain, Sopelako Udalak koronabirusaren pandemiak eragindako ustekabeko gastuei aurre egin behar izan die. Neurri horiek, honakoekin erlazionatuta daude, hain zuzen ere: establezimendu txikien kontsumoa sustatzeko eta udalerriko tokiko ekonomia suspertzeko xedez abiarazitako bonu-kanpainak (45.000 euro), herritarren artean 20.000 maskara banatu ziren eta udalerriko negozioetan, aldiz, gelak eta desinfekzio-materiala. Bestalde, gune publikoen garbiketa eta desinfekzio-zerbitzuak indartu behar izan dira; 70.000 euroko balioa duten bi karpa jarri dira Zipiñe ikastetxe publikoan ikasleak zein langileak mailaka sar ez daitezen, aglomerazioak saihestuz, prebentzio-neurri ugari hartu dira udal-instalazioetan, Udaltzaingoarentzat materiala erosi da… gastu horiek guztiak, urte hasieran, ez zeuden aurreikusita 2020ko aurrekontuetan.

2021erako udal tasa eta zergen proposamenaren beste berrikuntza batzuk gainbalioari eta eraikin partikularretan ibilgailuak sartzeko tasari (pasabidea) lotuta daude. Lehenengoarekin egokitzapen txiki bat onartu da, zenbatekoa inguruko beste udalerri batzuen azpitik dagoelako, hala nola Leioa, Getxo, Berango edo Erandio. Pasabidearen tasari dagokionez ere eguneratuko da. Tarteak mailaka doituko dira garajera sartzen diren ibilgailuen kopuruaren arabera.

Kalez kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena izan zen atzoko osoko bilkuran aztertutako beste puntu garrantzitsu bat. Sopelak ez zuen horri buruzko araurik, eta, horregatik, beharrezkoa da ordenantza bat onestea kalez kaleko salmenta motak arautzeko, hala nola, udan udalerriko toki jakin batzuetan egon diren fruta eta barazkien azoka edota food truck direlakoak. Halaber, sortzen ari diren saltzeko modu berriak direla eta, horien arteko bizikidetza erregulatzea ere beharrezkoa da. Gogoratu behar da Udalak kontsulta publikoa egin zuela joan den ekainean herritar, erakunde eta elkarteek beren iritziak eta hobetzeko proposamenak helarazteko.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia