Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak herritarren iritzia jasoko du Bidebieta kaleko aparkalekua arautzeko

Udalak herritarren iritzia jasoko du Bidebieta kaleko aparkalekua arautzeko

Sopelako udalerriko zenbait bide publikotan ibilgailuak aparkatzeko ordu-muga arautuko duen udal-ordenantzaren proiektua egin aurretik, etorkizuneko arauak uki ditzakeen herritar gehien ordezkatzen dituzten bizilagunen eta erakundeen iritzia jaso nahi du Sopelako Udalak.

Horretarako kontsulta publiko bat abiarazi du gaur. Honako hau arautu nahida: ordu-muga duen doako aparkalekua Bidebieta kalean, SabinoArana eta Laubide artean, Gernika plazaraino.

Beraz, hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatutako alderdiei buruzko iritziak helarazi ahal izango dituzte 20 eguneko epean, 2020ko uztailaren 27tik 2020ko abuztuaren 24ra arte (biak barne).

Proposamenak/iritziak udal bulegoetan eta egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus) aurkeztu ahal izango dira, baita 39/2015 Legeak gaitutako gainerakobitartekoen bidez ere .Beharrezkotzat joz gero, prozeduraren gaineko kontsultak/argibideak egin daitezke udal bulegoetan edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

Udalak prozesuan parte hartzera bultzatzen ditu sopeloztarrak. 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia