Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Maskara nahitaez jantzita eraman behar da gaurtik: Osasun Sailaren dekalogoa COVID-19aren transmisio komunitarioa prebenitzeko

Maskara nahitaez jantzita eraman behar da gaurtik: Osasun Sailaren dekalogoa COVID-19aren transmisio komunitarioa prebenitzeko

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aginduari jarraituz, gaurtik hasita, uztailak 16, derrigorra izango da maskara erabiltzea Euskadin, nahiz eta segurtasun distantziak mantendu. (Eusko Jaurlaritzaren albistea informazio gehiagorekin)

Pandemiak eragindako egoera modu koordinatuan kudeatzeko EUDELen eta Osasun Sailaren arteko lankidetza-esparruan, Udalei helarazi zaie COVID-19ren komunitate-transmisioa prebenitzeko gomendioen dekalogoa.

1. Jakinarazpen publiko guztietan herritarrei ospakizunek edo pertsonen kontzentrazioek COVID-19a transmititzeko dakarten arriskuaren berri ematea, eta herritar guztien erantzunkidetasuna aipatzea.

2. Jaien edo ekitaldien programa ofizialak egin daitezen ekiditea. Jai-ekitaldiak zabaltzeko kartelak edo bestelako bitartekoak ez sustatzea.

3. Konpartsak, blusen eta nesken kuadrillak, lagunarteak, taldeak, ostalaritza, kirol-taldeak eta gizarte-eragileak jaiak edo ekitaldiak EZ antolatzeko eta EZ ospatzeko inplikaraztea.

4. Edukiera eta pertsonen artean gomendatutako distantzia fisikoak (1,5m) kontrolatzeko moduko kultura- edo entretenimendu-jarduerak eta -ikuskizunak egiteko aukerak baino ez ematea eta, horretarako, hori guztia betetzeko neurriak ezartzea eta, bestela, ekitaldia etetea aurreikusita izatea.

5. Espazio publikoa azokako ikuskizunetarako, txosnetarako, salmenta-postu ibiltarietarako edo antzekoetarako erabil daitezen ekiditea, baldin eta haietan segurtasun-neurriak betetzen direla bermatu ezin bada.

6. Ostalaritza ixteko ordutegiak betetzea eta, hala, taldekatzeak eta alkohola beste espazio publiko batzuetan kontsumitu daitezen ekiditea.

7. Udalerrian arrisku gehien duten eremuak eta pertsonen kontzentrazioak dituzten ordutegiak identifikatzea, prebentzio-neurriak izatea, pertsonen zirkulazioa antolatzea eta espazioak pertsonen arteko segurtasun-distantzia gorde ahal izateko moduan banantzea edo sektorizatzea.

8. Txoko, sozietate gastronomiko, gazteen aisia-lokal eta erabilera publikoko titulartasun pribatuko espazioei ordutegiak eta araudia bete behar dituztela gogoraraztea eta betetzen dituztela zaintzea.

9. Prebentzio-neurriak ezartzea, baldin eta sare sozialen bidez deialdi jendetsuak egiten direla jakiten bada, besteak beste: barrera mekanikoak jartzea eta horiek ez ospatzeko zaintza ezartzea. Egun zehatzetan, udaltzainen eta Ertzaintzaren presentzia areagotzea, indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzeko.

10. Udalerritik kanpo pertsona-pilaketa handia egon daitekeelako susmorik badago, disuasio-neurriak aktibatzea, besteak beste: ibilgailu partikularren eta garraio kolektibo publiko eta pribatuen sarbidea zailtzea.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia