Udalak aurretiko kontsulta publikoa irekiko du uztailaren 13an Udal Hilerriaren araudi berria osatzeko
- Bisitak: 7614
Kontsulta hori, web-atariaren bitartez (www.sopelaudala.org) bideratuko da. Bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako gaien inguruan: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den, arauen helburuak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
2020ko uztailaren 13tik 27ra, (egun biak barne), izango da kontsulta publikoa. Udalaren bulegoetan eta bide elektronikoz ere (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus), aurkeztu ahal izango dira proposamenak eta iritziak, baita 39/2015 Legeak adierazitako gainerako bitartekoz ere.
Beharrezkoa bada, prozeduraren gaineko kontsultak eta argibideak egin daitezke udal bulegoetan edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.