Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelak TAO gunea ordaintzeko aplikazioa estreinatu du

Sopelak TAO gunea ordaintzeko aplikazioa estreinatu du

 

  • Aplikazio berriak, ElParking izenekoak, mugikorretik araututako aparkalekuaren ordainketaren kudeaketa eskaintzen du.
  • Ordainketa errazteaz gain, Udalak espero du aplikazio honek Covid-19ari dagokionez, TAOren tiketak banatzen dituzten makinetan ilarak sortzea ekidin eta txanponak eskuz ukitzea saihesten lagunduko duela.
  • TAO uztailaren 1etik irailaren 30era egongo da martxan, goizeko 10:00etatik 20:00etara.

Gaur, uztailak 1, asteazkena, TAO denboraldia hasiko da Sopelako hondartzen inguruan (Barinatxe eta Arrietara-Atxabiribil). Aurten, araututako aparkatzeko zerbitzua berrikuntza garrantzitsu batekin dator: Sopelako Udalak eta enpresa emakidadunak ElParking aplikazioa jarri dute martxan, TAO guneko tasak mugikorraren bidez ordaintzea errazten duen sistema berria.

Nobedade honekin erraz erabiltzeko aplikazio bat eskaini nahi da, herritarrentzat funtzio erabilgarriak dituena. Parkimetroko ordainketan ez bezala, gidari batek TAOko aparkatze-tiketa aplikazioan ateratzen duenean, denbora luzatu ahal izango du, kontsumitu gabeko denboraren dirua berreskuratu ahal izango du eta gune arautuko bere tiketarekin lotutako abisuak eta jakinarazpenak jaso ahal izango ditu.

Gainera, herritarrek app bera erabili ahal izango dute Estatuko 100 hiri baino gehiagotan (Errenteria, Etxebarri, Getaria, Getxo, Gorliz, Irun, Orio, Donostia eta Zumaia, besteak beste) aparkatzea ordaintzeko, eta autoaren erabilerarekin lotutako beste zerbitzu osagarri batzuk ere izango dituzte.

Aplikazioa eskuragarri dago iOS edo Android sistema eragilea duten telefono adimendunetarako, eta doan deskarga daiteke aplikazioen denda ofizialetan. Informazio gehiago, hemen:  https://elparking.com/aparcar-en-sopela

Herritarrei arreta emateko telefonoa eta zerbitzua emateaz arduratuko den enpresa berriaren lokala honako hauek dira: Bidebieta kalea 4, lonja, beheko solairua (eskuinean). Telefonoa: 672 770 708.

ElParking aplikazioari buruz

ElParking zerbitzu anitzeko aplikazioa da, eta Estacionamientos y Servicios (EYSA) taldekoa. Plataformak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie gidariei, eta aparkaldi arautua (aparkaleku publiko eta pribatuetan), teleordainketa eta gasolindegietan depositua betetzea bateratzen dituen aplikazio bakarra izatera bideratuta dago. Helburua mugikortasun-zerbitzuak hurbiltzea da, bai hirietakoak bai hiriartekoak, erabiltzaileei plataforma bakar batetik zerbitzu desberdinak eskuratzeko modu erosoa eskaintzeko, eguneroko bizitzan duten esperientzia hobetuz. Aparkalekuen kasuan, ElParking kutsatzeak murrizteko irtenbide eraginkor gisa aurkezten da, izan ere, lur gaineko aparkalekuak ordaintzeko aukera ematen du; lurpeko aparkalekuak erreserbatu, ordaindu eta sartzeko aukera ematen du; gasolindegietan, bidesarietan, IATetan eta gehiagotan ordaintzeko aukera ematen du, hori guztia telefono mugikorretik eta bestelako azalerarik ukitu gabe.

 

 HERRITAREN ARRETARAKO BULEGOAREN ORDUTEGIA:

- Astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

- Emaila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia