Sopelako Udala - Sopelako Udalak subsidiarioki jokatuko du Barinatxeko luizian eta 240.000 euro bideratuko ditu eremua egonkortzeko

Sopelako Udalak subsidiarioki jokatuko du Barinatxeko luizian eta 240.000 euro bideratuko ditu eremua egonkortzeko

Joan den ekainaren 6an Barinatxeko hondartzara doan pasealekuko hegal batean izandako erorketa baten ondorioz, Sopelako Udalak, prebentzio-neurri gisa, sarbidea zintaz eta hesiz moztu behar izan zuen, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.


Udaltzaingoak kaltetutako eremua prezintatu ostean, Sopela eta Getxoko udalteknikariak eta Hondartzen Kontroleko eta Gurutze Gorriko arduradunak, besteak beste, lekura hurbildu ziren kalteak ebaluatzeko. Tamaina handiko elementuak askatu dira, zorionez alanbre-sarean sartuta geratu direnak, eta horri esker ez zen inor zauritu.


Zati bat erori zela eta luizi gehiago izateko arriskua zegoela ikusita, Udala berehala jarri zen lanean zein sendotze-neurri har zitezkeen aztertzeko, eta, hartara, ahalik eta lasterren ekiteko soluzioari. Alde horretatik, inguruaren azterketa geoteknikoa egin ondoren, oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta hareatza babesteko konpromisotik abiatuta, Sopelako Udalak 240.000 euro bideratuko ditu hegala eusteko egin beharreko lanetara. Egonkortze obra hauek modu subsidiarioan egingo ditu Udalak.


Lanek hiru hilabete inguru iraungo dute. Bitartean, Sopelako bizilagunei hareatzara eskaileretatik sartzeko eskatzen zaie. Obrek ez dute eraginik izango surf-eskoletan, normaltasun osoz jardun baitezakete.