Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskadik III. fasea gainditu du eta gaur irten da alarma-egoeratik

Euskadik III. fasea gainditu du eta gaur irten da alarma-egoeratik

 

Euskadik gainditutzat eman du Deskonfinamendu Planeko 3.fasea, eta ondoriorik gabe utzi dira alarma-egoeraren testuinguruan hartutako neurriak. Beraz, gaurtik normaltasun berria sartu da indarrean.

Erabaki honek Gernikako Estatutuan onartutako eskuduntza guztiak berreskuratu ahal izateko balioko du. Gaurtik aurrera indarrik gabe geratuko dira alarma-egoeraren deklaraziotik sortutako neurri guztiak: hala Estatuko Gobernuak hartutakoak nola Euskal Autonomia Erkidegoko eskuordetutako agintari eskudunek gaur arte hartutakoak. Une honetan sartuko da indarrean “Osasun Sailburuaren Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, prebentzio-, zaintza- eta kontrol-neurriak zehazten dituena”, etapa berri honetan. Berezko oinarri arautzaile berri horrek balioko du epidemia kontrolatzeko gure gizarte- ekonomia- eta osasun-errealitatearekin bat datozen neurri espezifikoak ezartzeko.

Neurri desberdinen artean, ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoek ez dute edukiera mugarik izango, baldin eta bermatzen bada 1,5 metroko distantzia fisikoa dagoela mahaien artean edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean. Barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea baimentzen da, bezeroen edo bezero-taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa gordez gero.  Diskoteka-lokalen eta gaueko aisialdiko establezimenduen jarduerak egin ahal izango dira, edukieraren % 60rekin, dantza-pistarik gabe eta halakoen ordez mahaiak jarriz.

Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko  antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona bat.

KONTSULTATU HEMEN NEURRI BERRI GUZTIAK

Osasun Sailburuaren Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, prebentzio-, zaintza- eta kontrol-neurriak zehazten dituena

Gaur onartutako erabakiak amaiera eman dio SARS-CoV-2 koronabirusak sortutako pandemia globalaren ondorioz izan dugun 100 eguneko ezohiko egoerari.

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia