Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Udalak Barinatxe hondartzara sartzeko pasealekua itxi du luizien arriskuagatik

Udalak Barinatxe hondartzara sartzeko pasealekua itxi du luizien arriskuagatik

Barinatxeko hondartzara doan pasealekuko hegal batean izandako luizi baten ondorioz, Sopelako Udalak, prebentzio-neurri gisa, sarrera zintaz eta hesiz moztu behar izan du, oinezkoen segurtasuna zaintzeko.

Atzo, astelehena, Udaltzaingoa bertaratu zen kaltetutako eremua zigilatzeko, baita kalteak ebaluatzeko teknikari bat ere. Tamaina handiko elementuak askatu dira. Zorionez alanbre-sareak gelditu ditu eta, horri esker, ez da inor zauritu.

Zati bat erori dela eta luizi gehiago izateko arriskua dagoela ikusita, Udala lanean hasi da datozen asteetan zein sendotze neurri har daitezkeen aztertzeko eta, hartara, esku-hartze sakonagoa bati ekiteko.

Datozen asteetan, Oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta hareatza babesteko konpromisotik, datozen asteetan, udal-teknikariek gai horretan adituak diren geologoekin lan egingo dute, eremua ahalik eta lasterren egonkortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko. Bitartean, Sopelako bizilagunei hareatzara eskaileretatik sartzeko eskatzen zaie.

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia