Sopelako Udala - Udalak kalez kaleko salmenta arautu aurreko kontsulta publikoa abiarazi du

Udalak kalez kaleko salmenta arautu aurreko kontsulta publikoa abiarazi du

Udalerrian, astean behin, ortuari eta fruten merkatua egiteko asmoa aitzakiatzat hartuta eta kalez kaleko salmenta arautuko duen Udal Ordenantza egiteko xedez, bihar kontsulta publiko bat abiaraziko du herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko.

Kontsulta ondoko gai hauei buruzkoa izango da:

a) Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak. Besteak beste: saltokien artean egon daitezkeenak (jarduera euren lokalean egiten dutenak, eta astean behin ortuari eta fruten merkatuan egingo dutenak).

b) Arau hori onartzea beharrezko eta egokia ote den; izan ere, salmenta mota ezberdinak agertzeak denen arteko elkarbizitza arautzea dakar ezinbestean.

d) Arauaren helburuak.

e) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak. Onartu egin behar da kalez kaleko salmenta arautzen duen Ordenantza, Sopelako Udalak ez baitu horrelakorik.

Herritarrek, erakundeek eta elkarteek, hala nahi badute, hamabost egun balioduneko epea izango dute, ekainaren 24ra arte alegia, planteatutako gaiei buruzko iritziak helarazteko. Horretarako, eskari orria bete beharko dute eta ondorengo bideak erabili ahal izango dituzte berau entregatzeko:

Argibide gehiagorako parte hartu nahi duen orok 944065500 telefono zenbakira dei dezake (telefono-luzapenak 104, 105) edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.