Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Sopelako udalak hondartzetako aparkalekuen erabilera mugatuko du haien edukiera kontrolatzeko

Sopelako udalak hondartzetako aparkalekuen erabilera mugatuko du haien edukiera kontrolatzeko

Sopelako udalak hondartzetako aparkalekuen erabilera mugatuko du haien edukiera kontrolatzeko

  • Bihartik aurrera eta beste abisu bat eman arte, Udalak Barinatxe eta Arriatera hondartzetara sartzeko aparkalekuaren zati bat itxiko du. Atxabiribil hondartzara sartzeko aparkalekua ere erabat itxi egingo da. Ezin izango da gune horietan aparkatu, ezta zirkulatu ere.
  • Halaber, TAO aparkalekuaren antolamendu zerbitzua eten egingo da.
  • Debekatuta egongo da hondartzetan bakarka edo taldean kirola egitea, 11:00etatik 20:00etara. Erabiltzaileei gomendatzen zaie gehienez hiru orduz egotea eta eguzkitakoak, aulkiak, hamakak, koltxonetak eta abar ez eramatea, behar-beharrezkoa dela uste denean izan ezik.

Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin ekainaren 15ean hasiko den aurtengo denboraldian hondartzak erabiltzeko eta arautzeko esparru orokor bat adostu zen bilera egin eta bi egunera, Sopelako Udalak dagoeneko hartu du bere lehen erabakia.

Udal sopeloztarrak hondartzetarako sarbideak, horien edukiera edo horietan egoteko denbora mugatzeko ahalmena du, bai eta aparkalekuetarako sarbidea mugatzeko ere, haien edukieraren kontrola bermatze aldera.

Zentzu honetan, oro har, herritarren Osasuna babesteko eta pandemia egoeran dauden EAEko hondartzak eta bainatzeko guneak irekitzeko eta erabiltzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako osasun-irizpideak kontuan hartuta, Udalak bihar, maiatzak 29, ostirala, indarrean jarriko den alkatetza dekretu bidez onartu diren honako prebentzio-neurri hauek ezarriko ditu:

  • Barinatxe eta Arriatera hondartzetara sartzeko aparkalekuaren zati bat ixtea, eta Atxabiribil hondartzara sartzeko aparkalekua erabat ixtea, eta, ondorioz, debekatu egiten da gune horietan aparkatzea edo zirkulatzea. Edozelan ere, apurka-apurka irekitzeko aukera ezarri ahal izango da, bai partzialki, bai osorik, asteko ordu edo egun jakin batzuetan, betiere osasun-alertaren bilakaerak eta hareatzetako edukierak horretarako aukera ematen badute.
  • Barinatxe, Arriatera eta Atxabiribil hondartzak jendez hustu ahal izango dira edo horietara sartzeko mugak jarri ahal izango dira. Horretarako, aintzat hartuko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuko langileen jarraibideak edo beste bitarteko batzuen bidez lor daitezkeen datuak, hondartzaren okupazio-mailak erabiltzaileen osasuna arriskuan jar dezakeela ikusten bada.
  • Debekatu egiten da hareatzetan banakako eta taldeko kirola egitea 11:00etatik 20:00etara.
  • Erabiltzaileei gomendatzen zaie hondartzetan gehienez hiru orduz egotea.
  • Erabiltzaileei gomendatzen zaie eguzkitakoak, aulkiak, hamakak, koltxonetak eta abar ez eramatea , behar-beharrezkoa dela uste denean izan ezik.

 

 

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia