Bigarren faseko neurriak Euskadin, maiatzaren 25etik aurrera

BIGARREN FASEKO NEURRIAK EUSKADIN

Mugikortasuna eta ordu-tarteak

Maiatzaren 25etik aurrera, mugikortasunerako gaur egun dauden ordu-tarteak ezabatuko dira, eta mugagabetuta geratuko da gure kaleetan, beti ere bizi garen lurralde historikoaren eremuan.

Kirol-jarduerari dagokionez, edozein ordutegitan egin ahal izango dugu jarduera fisikoa. Komenigarria izango litzateke 10:00etatik 12:00etara eta 19:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian kirola egitea saihestea, ordutegi horiek 70 urtetik gorakoentzat eta kolektibo zaurgarrientzat izango dira.

Lurralde-mugikortasuna (baldintzak ez dira aldatzen)

Argitu behar da pertsonen mugikortasuna mugagabea dela lurralde historiko bakoitzean.

Era berean, lurralde historikoen arteko mugikortasunak mugagabea izaten jarraitzen du adineko senideei bisitak egiteko, arrazoi sozioekonomikoengatik eta lan-arrazoiengatik, baina lurraldeen arteko mugikortasun-mugari eusten zaio aisia-arrazoiengatik.

Erreferentziazko araudia: Lehendakariaren maiatzaren 15eko  9/2020 dekretua.

15 pertsona arteko bilerak etxeetan edo gune itxietan

15 pertsona arteko bilerak egin ahal izango dira (familian edo lagunartean) etxebizitza partikularretan, lokal pribatuetan eta erabilera publikoko gune irekietan.

Topaketa horiek osasun-agintariek gomendatutako distantzia- eta prebentzio-baldintzetan egin beharko dira.

Ostalaritza, Jatetxeak eta Saltokiak

  1. A) Maiatzaren 25etik aurrera, ostalaritza-establezimenduen jarduera berrabiaraziko da barruko espazioan, eta terrazen jarduerarekin jarraituko da. Bi kasuetan, gehieneko edukiera% 50ekoa izango da, eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean. Establezimenduetan artatutako pertsonek eserita egon beharko dute beti.
  2. B) 400 metrotik gorako merkataritza-guneen jarduerari eta irekierari berrekingo zaie, eta hurbileko merkataritza-jarduerarekin jarraituko da, gehienez ere %40eko edukierarekin.

Elkarte gastronomikoak eta txokoak

Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, gehieneko %50eko edukierarekin eta bi metroko tartea egongo da mahaien artean edo mahai multzoen artean eta garbiketa eta desinfekzioan hostalaritzaren arautegi berbera bete beharko dute.

Kultura- eta aisialdi-jarduerak (bi araudiak)

  1. Kultura- eta aisialdi-jarduera espazio itxietan berrezarriko da, museotan %50arteko edukierarekin eta heren bateko edukierarekin, kultur etxe, antzoki eta zinematan 50 pertsonako gehiengoarekin.
  2. Espazio irekietan, gehienezko edukiera heren batekoa izango da, 400 pertsonako gehiengoarekin. Publikoa eserita, eta beti bermatuko dira distantziak eta gainerako segurtasun-neurriak beteko dira..

Turismo aktiboa eta natura

Turismo aktibo eta naturalarekin berriro hastea baimenduko da, gehienez 20 pertsona arteko taldeetan.

Hezkuntza

Astelehen honetan sartuko da indarrean Hezkuntzako eta Kultura sailburuen 2020ko maiatzaren 23ko Agindua, unibertsitatez kanpoko hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloko aurrez aurreko jarduerak berriz hastea eta ikasketa jakin batzuetan sartzeko azterketak eta probak egitea arautzen duena.

Agindu honek honako hau xedatzen du:

Era berean, honako hauei berrekitea arautzen da:

Maskarak erabiltzea

"Zenbat eta mugikortasun handiagoa, orduan eta maskara gehiago"  baliabide hau nahitaez erabili behar da, maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituen Osasun Ministerioaren maiatzaren 19ko Aginduan jasotako baldintzetan.

ERANTZUKIZUN INDIBIDUALA

Arduratsuak izateko deia egiten da eta gogoratu beharrezkoa dela babes-neurriak betetzea: