Sopelako Bozeramaileen Batzordeko adierazpena maiatzaren 14an agertutako pintaketen harira

Atzo maiatzak 14, osteguna, San Pedroko Elizan ta EAJ-PNVko zein PSE-EEko egoitzen aurka egindako pintaketen harira, Sopelako Udaleko Bozeramaileen Batzordea osatzen duten talde politiko guztiek, EH Bilduk izan ezik, hurrengo adierazpena onartu dute: 

San Pedroko elizak eta EAJ-PNVren eta PSE-EEren egoitzek sufritu dituzten erasoen aurrean erabateko gaitzespena adieraztea. Demokrazian, bizikidetza eta normaltasun politikoa lortzeko helburuarekin, ez da onargarria edozein talde politikoko egoitzen kontrako erasoak izatea, ezta eraikin pribatuen aurka ere. Mota honetako jokabideek ez dute lekurik gaur egungo gizartean, eta euskal gizarteak zein sopeloztarrok bizikidetzaren alde egiten ari garen lana oztopatu baino besterik ez dute egiten. Sopela guztiona da eta horregatik, espazio publikoak zein pribatuak zaintzea eta errespetatzea eskatzen dugu, baita hiri-altzariak eta udal-ondarea ere”.