Sopelako Udalak 20.000 maskaren banaketa hasi du udalerriko bizilagun guztientzat

Sopelako Udalak atzo jaso zituen erositako 20.000 maskarak, udalerriko bizilagunak koronabirusaren aurrean babes daitezen. Hala, gaur hasi da lehen unitateak banatzen, herriko etxe guztietako postontzietan sartuko dira. Astelehenetik asteartera bitartean maskara guztien banaketa amaitzea aurreikusten da.

Modu honetan, Sopela udalerriko bizilagun guztientzat babes maskarak dohainik banatuko dituen Bizkaiko lehen udalerrietako bat bihurtu da. Neurri honen bidez, Sopelako Udalak herritarren artean gerta daitezkeen birusa kutsatzeko arriskuak gutxitu nahi ditu, batez ere hurrengo asteetan aurreikus daitezkeen konfinamendu-neurriak gutxituz doazenean.

Maskarak, oso-osorik udalak ordaindu ditu eta poltsa baten banatuko dira, 4 maskara sartuz etxe bakoitzerako. Erabilera bakarreko maskarak dira, kirurgikoak eta esterilizatuak, hiru geruzako TNTan eginak, tolesturekin eta sudurrera egokituak. Kalitate handiko maskarak dira, argi ultramorezko sistemaz esterilizatuak eta CE homologazio ziurtagiria dutenak, hau da, behin erabilteko maskarak dira, eskumena duten Europar Batasuneko erakundeek onartuak, segurtasun eta osasun arau guztiak betetzen dituztenak. 

Honez gain, maskaren bidalketarekin batera Josu Landaluze alkatearen gutun bat ere zabalduko da. Bertan, alkateak, higienearekin lotutako aholkuak gogoratzeaz gain, Sopelako herritarrek erakutsitako elkartasuna eskertuko du eta “sopeloztarren erantzunkizuna” balioan jarri. Amaitzeko, birusari aurre egiteko “batasuna eta indarra” mantentzeko eskaera luzatzen die herritarrei.