Guztira 43 ekintza eta 7 ardatz estrategikok osatzen dute Sopelako Udaleko lehenengo Aginte Plana

Dokumentu hau Gobernu Taldeak herritarren beharrei hurbiltasunetik eta eguneroko lanetik erantzuten jarraitzeko xedez agintaldiko 4 urteetarako hartu duen konpromisoa da. 2019-2023 legealdirako jarduteko lehentasunak ezartzen dituen ibilbide-orria.

Plana hiru erronka handiren inguruan garatzen ari da (garapen ekonomikoa eta soziala, lurralde garapen jasangarria eta gobernantza), era berean, 7 ardatz estrategikotan banatzen direlarik eta ardatz horietako bakoitzak lehentasunezko ekintza batzuk ditu, guztira 43 izatera iritsi arte. 

Legealdi hau hasi bezain laster, gobernu talde berriak agintaldiko plan bat diseinatzeko beharra ikusiz urteetako kudeaketa politikoaren zati handi bat modu planifikatu, garden eta koherentean jasoko lukeen dokumentua. 

"Udal gisa jorratu dugun mota honetako lehenengo plana da. 2019ko amaieran osatu genuen, eta otsailaren 18an udaletxeko langile guztiei aurkeztu genien. Koronabirusaren krisia astintzen ari zaigu, eta bete-betean eragiten ari da  planaren garapenean. Hala ere, abiadura handia hartzea espero dugu salbuespenezko egoera normalizatzen doan heinean", adierazi du Josu Landaluze alkateak.

Alkatetza buru izanik, Udaleko 2019-2023 Aginte Plana egiteko, udal-gobernuak eta udaleko teknikari guztiek parte hartu eta lagundu dute. 

Plan honek jasotzen dituen jarduerak udalaren ardurapekoak dira nagusiki. Hala ere, udal gobernuak gogorarazi du Udalak modu koordinatuan lan egiten duela udalez gaindiko erakundeekin, hala nola Uribe-Kostako Zerbitzu Mankomunitatearekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin. Erakunde horiekin lankidetza eta koordinazioa areagotuko dira plan honetako proiektuetako batzuk gauzatzeko, batez ere, enpleguari, etxebizitzari eta komunikazio azpiegiturei dagokienez.

"Plan honek Gobernu Irekiaren aldeko gure apustuan sakontzea dakar. Sopelako herritarren aurrean konpromiso zehatz gisa hartzen ditugun lehentasunezko 43 jarduera planteatzen ditugu. Horiek guztiak gure udalerriaren etorkizuneko erronka eta aukera handiei erantzuten dieten jarduerak dira", adierazi du alkateak, eta udal langileen lankidetza eta inplikazioa nabarmendu eta eskertu ditu. 

Gobernu taldeak gogorarazi duenez, Udalak garatzen duen jarduera 43 ekintza horiek baino askoz gehiago da. Egunero Udaleko arlo eta zerbitzu ezberdinak lanean ari dira "Sopela herri oparoa, sozialki kohesionatua eta ingurumenarekiko errespetuzkoa izan dadin. Azken batean, aukeren udalerri bat eta bizitzeko leku hobea" gogorarazi du Teresa Fernandezek, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzia eta baita Gizarte Ekintza, Berdintasun eta Kooperazio sailaren arduradunak. Hala ere, udal gobernuak uste du konpromiso zehatz horiek ezartzea funtsezkoa dela kontu-ematea errazteko, herritarrek udal kudeaketa modu errazean ezagutu eta ebaluatu ahal izateko eta irtenbide berriak ere proposatu ahal izateko.

Zentzu honetan, Fernandezek azpimarratu du plana berrikusgarria eta ebaluagarria dela, eta agintaldian zehar haren jarraipena, ebaluazioa eta betetzea egiteko mekanismoak ezarriko direla. Azpimarratu du ez dela dokumentu itxia, eta legealdian zehar eguneratuko dela, hala behar izanez gero. 

Sopelako herritarrek plan osoa deskarga dezakete, Udalaren webgunean, dokumentuen atalean, aurreikusitako 43 jarduketen deskribapenekin:

http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos 

2019-2023 agintaldiko erronka estrategikoak

Plana hiru erronka handiren inguruan garatzen ari da (garapen ekonomia eta soziala, lurralde garapen jasangarria eta gobernantza). Erronka horiek, era berean, 7 ardatz estrategikotan banatzen dira, eta ardatz horietako bakoitzak lehentasunezko ekintza batzuk ditu, guztira 42 izatera iritsi arte.

a) Garapen ekonomikoa eta soziala:

b) Lurralde garapen jasangarria:

c) Gobernantza:

Lehentasunezko 43 jarduera 7 ardatz estrategikotan antolatuta:

1. ardatza: Garapen ekonomikoa eta enplegua (10 ekintza)

2. ardatza: Kohesio soziala (9 ekintza)

3. ardatza: Lurralde garapen jasangarria (8 ekintza)

4. ardatza: Kultura eta kirola (5 ekintza)

5. ardatza: Mugikortasuna (3 ekintza)

6. ardatza: Segurtasuna eta bizikidetza (4 ekintza)

7. ardatza: Gobernantza (4 ekintza)