Udalak herritarren laguntza eskatzen du datozen 15 egunetan tamaina handiko hondakinak eta beharrezkoak ez diren tresnak kalean ez uzteko

Azken egunotan, udalerriko garbiketako eta hiri hondakin solidoak (HHS) biltzeko eta garraiatzeko udal langileek edukiontzien inguruan utzitako mota guztietako tresna eta tamaina handiko hondakinak aurkitu dituzte: koltxoiak, disko-jogailu zaharrak, altzariak, ateak, egurrezko hesiak...

Koronabirusaren hedapenagatik aurkitzen garen osasun larrialdiko egoeragatik Garbigunera joan ezin garenez, Sopelako Udaletik sopeloztarrei ahalik eta laguntza handiena eskatu nahi diegu, ahal den neurrian, datozen 15 egunetan beharrezkoak ez diren tresnak kalean ez uzteko.

Beste zerbitzu asko bezala, garbiketako eta HHSko langileak gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira, eta horrela jarraituko dute bizi dugun salbuespen aldiko honetako hurrengo bi asteetan. Zerbitzu hori murriztearen helburu bakarra birusa kutsatzeko eta zabaltzeko mehatxuaren aurrean, hondakinen garbiketako, bilketako eta garraioko langileen osasuna zaintzea da.

Horregatik guztiagatik, eta bizi dugun osasun larrialdiko egoeraz jabetuta, Udalak Sopelako bizilagunen laguntza eta arreta eskatzen du. Eskerrik asko.