Sopelako Udala - Bertan behera geratzen dira Liburutegiko Laguntzaileen poltsa bat sortzeko prozesuko izena emateko epeak

Bertan behera geratzen dira Liburutegiko Laguntzaileen poltsa bat sortzeko prozesuko izena emateko epeak

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen 2020ko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2020ko martxoaren 14tik indarrean dagoena), sektore publikoko erakundeen prozedurak izapidetzeko baldintzak eta epeak eten egiten dira. Epeak zenbatzen hasiko dira errege-dekretu horrek indarra galtzen duenean edo, hala badagokio, haren luzapenak amaitzen direnean. 

Beraz, liburutegiko laguntzaileen poltsa bat sortzeko prozesuari dagokionez, bertan behera geratzen dira izena emateko epeak. Izena emateko epe horiek Errege Dekretuak indarra galtzen duenean, edo, hala badagokio, haren luzapenak amaitzen direnean zabalduko dira berriro. Horren berri emango da eta ahalik eta gehien zabalduko da udalaren webgunearen bidez interesdunek jakin dezaten. Hala ere, epeak etenda dauden bitartean, oposizioen atariaren edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez izapideak borondatez egiten badira, horiek kontuan hartuko dira.

COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondorioz, jendeari telefonoz erantzungo zaio udal-instalazioetan. Zalantzarik izanez gero, 944065500 telefonora deitu daiteke, bai eta Langileen Sailarekin harremanetan jarri ere, izapidetzen ari diren hautaketa-prozesuei dagokien posta elektroniko espezifikoan, E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

Izapide telematikoak oposizioen atariaren bidez egin ahal izango dira, esteka honetan: https://sopelarin.sopelana.net/Oposiciones/WebOposiciones/login.aspx