Koronabirusaren hedatzea ekiditeko asmoz hartutako neurri gehigarrien harira, hurrengo informazioa helarazi nahi dizuegu:
1. HERRITARREN ARRETA UDAL MAILAKO INSTITUZIOETAN:
Sopelako Udala:
- Arreta telefono bidez egingo da edota helbide elektronikoz.
- Aurrez-aurreko arretarako beharrezkoA izango da telefonoz hitzordua hartzea.
- Telefonoa: 94 406 55 00
- Emaila:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
- On line bidezko tramiteak – sopela.egoitzaelektronikoa.eus (ziurtagiri elektronikoa)
- Prozesu selektiboak - http://www.sopelaudala.org – Oposaketen ataria
- Edo
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
helbide elektronikoa
- 24 ordutako telefonoa, Koronabirusaren alerta dela eta sortutako gaientzako BAKARRIK: 900 20 30 50
GIZARTE ZERBITZUAK Mankomunitatearen bulegoetan:
- Arreta telefono bidez egingo da edota helbide elektronikoz.
- Aurrez-aurreko arretarako beharrezkoa izango da telefonoz hitzordua hartzea.
- Telefonoak: 94 676 37 83 / 94 676 2674 / 94 676 39 99
- Helbide elektronikoa:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
2. ESTABLEZIMENDUEN IXTEA
- Pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko babes distantzia mantendu ezin den ostalaritzako establezimendu eta mota guztietako zerbitzu eta komertzioak itxiko dira.
- Farmaziak eta elikagaiak saltzen dituzten komertzioak zabalik egon daitezke, beti ere, pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko babes distantzia mantentzen baldin bada.
- Txokoak eta aisi , joko zein ebentuetarako lokalak itxi egingo dira.
3. PERTSONA ZAURGARRIENAK EDO LAGUNTZA BEREZIA BEHAR DUTENAK
Badakigu egoera honek pertsona zaurgarrienei bereziki eragiten dietela. Egoera berezi honetan aurkitzen bazara, edo egoera honetan aurkitzen den norbait ezagutzen baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan 94 676 26 74 telefonoaren bitartez.
Beharrizan bereziak dituzten pertsona hauei zerbitzua eman eta gure laguntza eskaintzeko helburuarekin (elikagaien entregatzea edo erostea, medikamentuak, etab.) eta ikusita zenbait bizilagun, kirol eta kultur taldeen elkarlanerako eskaintza, bolondresen sare bat osatzea erabaki dugu, laguntza hau bideratzeko.
Laguntza talde honetan parte hartzeko interesa baldin baduzu, hurrengo email honen bitartez jakinarazi ahal diguzu:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Eta gogoratu, koronabirusaren zabaltzea ekiditen laguntzeko neurririk onena etxean geratzea da.
LAGUNDU!