Zu hemen zaude: Hasiera Albisteak Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri gehigarriak

Koronabirusari aurre egiteko prebentzio neurri gehigarriak

Koronabirusaren hedatzea ekiditeko asmoz hartutako neurri gehigarrien harira, hurrengo informazioa helarazi nahi dizuegu:

1. HERRITARREN ARRETA UDAL MAILAKO INSTITUZIOETAN:

Sopelako Udala:

  • Arreta telefono bidez egingo da edota helbide elektronikoz.
  • Aurrez-aurreko arretarako beharrezkoA izango da telefonoz hitzordua hartzea.
  • Telefonoa: 94 406 55 00
  • Emaila: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  
  • On line bidezko tramiteak – sopela.egoitzaelektronikoa.eus (ziurtagiri elektronikoa)
  • Prozesu selektiboak -  http://www.sopelaudala.org – Oposaketen ataria
  • Edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa
  • 24 ordutako telefonoa, Koronabirusaren alerta dela eta sortutako gaientzako BAKARRIK: 900 20 30 50

GIZARTE ZERBITZUAK Mankomunitatearen bulegoetan:

  • Arreta telefono bidez egingo da edota helbide elektronikoz.
  • Aurrez-aurreko arretarako beharrezkoa izango da telefonoz hitzordua hartzea.
  • Telefonoak: 94 676 37 83  /  94 676 2674  / 94 676 39 99
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  

2. ESTABLEZIMENDUEN IXTEA

  • Pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko babes distantzia mantendu ezin den ostalaritzako establezimendu eta mota guztietako zerbitzu eta komertzioak itxiko dira.
  • Farmaziak  eta elikagaiak saltzen dituzten komertzioak zabalik egon daitezke, beti ere, pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko babes distantzia mantentzen baldin bada. 
  • Txokoak eta aisi , joko zein ebentuetarako lokalak itxi egingo dira. 

3. PERTSONA ZAURGARRIENAK EDO LAGUNTZA BEREZIA BEHAR DUTENAK

Badakigu egoera honek pertsona zaurgarrienei bereziki eragiten dietela. Egoera berezi honetan aurkitzen bazara, edo egoera honetan aurkitzen den norbait ezagutzen baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan 94 676 26 74 telefonoaren bitartez. 

Beharrizan bereziak dituzten pertsona hauei zerbitzua eman eta gure laguntza eskaintzeko helburuarekin (elikagaien entregatzea edo erostea, medikamentuak, etab.) eta ikusita zenbait bizilagun, kirol eta kultur taldeen elkarlanerako eskaintza, bolondresen sare bat osatzea erabaki dugu, laguntza hau bideratzeko. 

Laguntza talde honetan parte hartzeko interesa baldin baduzu, hurrengo email honen bitartez jakinarazi ahal diguzu: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Eta gogoratu, koronabirusaren zabaltzea ekiditen laguntzeko neurririk onena etxean geratzea da.

LAGUNDU!

Oharrak

  • 2018eko azaroaren 21a.
    Bilera Olentzero eta Mari Domingiren harrera

    Azaroaren 26an  Olentzero eta Mari Domingiren harrera antolatzeko batzordearen lehen bilera egingo da, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.

     

  • 2017eko abenduaren 05a.
    Trafiko desbideraketak Sopelan bidegorriko lanak direla eta

     

    Abenduaren 11an hasiko eta urtarrilaren 12ra arte luzatuko diren bidegorriko lanak direla eta, Enrike Urrutikoetxea eta Olabide kaleen arteko bidegurutzean trafiko desbideraketa batzuk izango dira.

    Halaber, abenduaren 11n Olabide kaleko aslfaltoaren konponketa lanei hasiera emango zaie, oinezkoentzako pasabideak ere igoko direlarik. Lan hauen iraupena, 2 aste ingurukoa izango da eta kasu honetan, lan gunea kontuan hartuta, seinale edota semaforo bidezko ordezko pasabideak jarriko dira.

  • 2017eko ekainaren 14a.
    Urez hornitzeko sarearen konponketa lanak

    Noiz: ekaina, uztaila eta abuztua

    Lekua: Akilino Arriola kalea

    Eragina trafikoan: Loiola Ander Deuna-Iberre bide-zatia eta Iberre eta  Goiene arteko espaloia.

    Zergatia: Ur edangarriko hodiaren ubideratzearen aldaketa

    Semaforo bidezko ordezko pasabidea instalatuko da

    Sopelako Udalak Akilino Arriola kaleko ur-hornidurako sarearen ordezpen lanak hasi ditu. Lanen iraupena 2 hilabete ingurukoa izango da, hortaz Akilino kaleko trafikoari eragingo die Iberre kaletik Ander Deuna kalerarte semaforoz erregulatuko den bide bakar batekin. Ur edangarriko hodiaren ubideratze osoa aldatzean datza.

- Sopelako Udala - Sabino Arana, 1 Sopela 48600 Bizkaia (94) 406 55 00 -

Euskal Herria

Bizkaia