Koronabirusaren hedapena mugatzeko, URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEAk ALDI BATERAKO ETEN ditu honako zerbitzu eta jarduera hauek:
- Zaintzaileei talde-arreta emateko zerbitzuak: ZAINDUZ PROGRAMA eta ATSEDEN programa
- Baztertze-egoeran dauden pertsonei GAUEKO HARRERA EMATEKO BALIABIDERA PERTSONA BERRIAK SARTZEA
- Datorren asterako programatutako EKOGUNE IKASTAROAK
- LILAGUNE PROGRAMAREN JARDUERAK: emakumeak ahalduntzeko eskola
- GURASO ESKOLAKO JARDUERA: Gizarte Ongizateko Saileko jarduera sozioedukatiboa
- Ikastetxeekin ELKARLANEAN ARITZEKO JARDUERAK: NERABEENGANA HURBILDUZ
Bestalde, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuek beren hartan jarraituko dute. Hala ere, herritarrei gomendatzen zaie kudeaketak, ahal den neurrian, telematikoki edo telefonikoki egiteko: 94 676 26 74 - 94 676 37 83
- KONTSUMITZAILEAREN INFORMAZIORAKO UDAL BULEGOA
- INGURUMENA
- BERDINTASUNA
- EUSKARA ZERBITZUA
- GIZARTE ZERBITZUAK. Kasu honetan, aurrez aurreko arreta emango zaie hala behar duten pertsonei.
Ez da baztertzekoa datozen orduetan edo egunetan neurri gehiago hartzea ildo horretan. Aurretiaz, barkamenak eskatzen dizkiegu herritarrei neurri hauek sor ditzaketen eragozpenak direla-eta, baina jarrera ulerkorra eta laguntza eskatzen dizkiegu.